XVII. mende haseran eraikitako baserri eraberritua. Barruko egitura guztia kontserbatu zaio, ehundaka urte dituzten haritz egurrez egina. Nekazalturismoak sei logela ditu, denak bere komuna eta telebistarekin. Gelak oso handiak dira, zapaia haritz egurrezkoa dutelarik goxoagoak eginez. Gainera sukalde-jangela bat badu tximiarekin, barbakoa bat, bi terraza handi, horietako batetik itsasoa ikus daitekeelarik, eta baita egongela handi eta eroso bat. Horrez gain, 110 metro karratuko apartamentu bat badugu; kareharrizko etxe polit vat da eta sukaldeko balkoitik Kantauri Itsasoa ikus daiteke (Zarautzeko herria eta itsasoa atzealdean). Inguratzen gaituen paisai zoragarriaz gozatzeko, etxeak hainbat gune berde dauzka. Zarautzetik eta Donostiatik fertu egoteak eta Pagoetako Parke Naturaleanegoteak, naturaz eta itsasoaz gozatu nahi dutenentzat leku aproposa egiten du.
Jabeak nabarmentzen du
Igo- Ikuspegiak
- Ingurumena
- Tratua