Zabaldu berri den etxea, Valle Salado de Salinas de Añanako nekazal inguru pribilegiatuan kokatua, hirigunean, eta ezinduentzat egokitua. 8-10 pertsonentzat lekua, honela banatuta: -beheko solairua: jan-egongela tximiniarekin, telebista, sukalde erabat osatua (labe, ontzi-garbigailu, mikroondas...) eta sofa-ohea, bainugela, logela bikoitza ohe gehigarria, telebista eta dvd-arekin. -Lehen solairua: 2 logela bikoitz (batean ohe gehigarria), logela bikoitz bat ohe bakarrarekin eta bainugela. -Kanpoaldean lorategia, barbakoa, atari eta etxerako sarbide zuzena duen garajea. Kilometro gutxitara aurkitzen da Valderejoko Natur Parkea, Puron ibaiaren haitzarte eta Euskal Herriko sai arreen koloniarik handiena bezalako xendezaletasun ibilbide interesgarriekin. Iruñea-Veleiako erromatar aztarnategitik gertu aurkitzen da, zuzendutako bisitekin, eta Sobronen hainbat kirol ihardueraz gozatu daiteke, hala nola, kayak, kanoak, arku jaurtiketa, paintball, puentig eta abentura zelaia. Agua Saladako Igerileku Munizipalak, landa-etxean ostatu hartutako bezeroentzako dohaineko sarrerarekin. Bilbo, Burgos eta Logroñotik ordubetera dago, A-68 autopistaren bidez, Pobesen irteera eginez. Prezioak: -Denboraldi Baxua Asteburua:300€ Igandea - Osteguna: 400€. -Denboraldi Altua Asteburua: 340€ Igandea - Osteguna: 600€. Abuztua: 150 euro/egun (gutxienez 5 gau).
01/09/2009 - 30/06/2010 Igandetik ostegunera, Etxe osoa 500 €
01/10/2009 - 30/06/2010 Astea alokatuz, Etxe osoa 700 €