Baserria

Baserri terminoak erakunde ekonomikoari eta barne hartzen duen etxebizitza-eraikinari izena ematen die. Bere zentzu ekonomikoari dagokionez, XII. eta XIII. mendeen artean eratu zen Erdi Aroko erakunde bat da.

Dioten bezala, uda erdialdean heroi indartsu batek, "San Martintxiki", mendiko jauntxoei, basajaun erraldoiak, gari haziak lapurtzea lortu omen zuen eta ondoren, solasaldian zeuden bitartean espiatzen egon zela eta era horretan jakin zuen zein zen hazi horiek landatzeko urteko sasoirik aproposena.

Jose Miguel Barandiaranek Ataunen bere gaztaroan hainbestetan entzun zuen kondaira zahar horrek euskaldunei nekazaritzaren sekretuen berri eman zien abentura fantastiko hau kontatzen du. Sekretu horiek, lehen, bakarrik basoko izakiek eta jainkoek ezagutzen zituzten. Antzinako jaunei sekretuak lapurtuta, euskal artzain eta biltzaile gosetuak nekazari bilakatzen hasi ziren eta Industria Iraultzaraino zabalduko zen kultura ziklo luze bati hasiera eman zioten.

Baserriak, eraikin mota gisa, gehienez milurteko erdia du. Euskal baserri guztiek duten berezko ezaugarri bat denek izen propioa dutela da, agintariek eta bizilagunek aitortuta, eta normalean, aldaezina historiaren zehar.

Landareak baino gehiago, etxe animaliak eta zehazki, behi-azienda, baserriaren aberastasunaren ikurtzat jotzen ziren eta horretarako eraikinaren behe solairuko erdia baino gehiago gordetzen zen. Goiko solairu guztia biltegirako erabiltzen zen.

Esaten da euskaldunentzat etxeak familia-tenpluaren izaera sakratua zuela. Hala ere, etxebizitzaren erlijio-kontzeptu hori, oso hedatua antzinako herrien artean, bizkor desagertuz joan da azken mendean, guztiz desagertu arte.

Zeruari eta beste indar ikusezinei dei egiten zien etxea eta barnean bizi zen familia babesteko. Segurtasuna lortzeko etxean babes talismanak ziren ikurrak eta objektuak ipintzen ziren.

Erdi Araoan nekazarien etxeak egurrezko etxolak ziren. Harrizko lehenengo baserriak XV. mendean eraikitzen hasi ziren eta XVI. mendean baserri berri ugari eraiki ziren harriz eta egurrez. Nahiz eta baserriak oso eraikin handiak izan, solairuko batezbesteko 300 m2-rekin, tradizioz familia-bizitzarentzat gordetzen zen gunea oso txikia zen. Beti behe solairuan kokatzen zen, eta bakarrik azken 150 urtean hasi dira logelak goiko solairuan eraikitzen. Etxebizitza bi zatitan banatzen zen: sukaldea, eta, logelak. Sukaldea sarreratik gertu zegoen eta baserriko bihotza eta hitz egiteko lekua zen; bertan familia biltzen zen eta bisitariari harrera egiten zioten, gauean iruten zen eta egunez, tokiko bizitzaren gertaera guztiak "hausnartzen" ziren.

Horretaz gain, bikoteak hitzartzen ziren bertan eta euskal herri kulturaren ohitura zaharrenek babesa hartzen zuten. Hasieran, sua gelaren erdian ipinitako lauza baten gainean pizten zen. Beranduago, behe sutako tximiniak hedatu ziren hormari itsatsitako kanpaiarekin eta XX. mendean, xafla metalikoak edo ekonomikoak inposatu ziren. Baserri bakoitzean hiru edo lau ohe zeuden, bakoitzak lihoko funda bikoitzarekin eta inoiz ez ziren falta landutako kutxak arropa gordetzeko.

Asko kristau motakoak ziren, esaterako "IHS" anagrama, eta teilatuko harrizko gurutzea, bedeinkatutako egurrezko gurutzetxoak ateetan, karez margotutako gurutzeak leihoetan eta landutako gurutzeak habeetan eta ateburuetan. Zenbait landarek ere babes bertuteak zituen: batez ere ereinotza, horren adarrek baserriari laguntzen zioten eraikitzen amaitzen zen unetatik bertatik. Kardoaren lorea eraginkorra zen espiritu gaiztoak uxatzeko eta elorri gorriak, tximista urruntzeko gaitasuna zuen.

Baserriko osagarriak eta apaindura artistikoak diskretuak dira, eraikin honen helburua, bere historian zehar, mendiko gizonaren bizitza gogorra arinago bilakatzea izan baita. Baserriak duen xarma bere siluetan lainoetatik sortzerakoan pizten da, bere bolumen handiarekin eta bere formula sendo, zahar eta iraunkorrekin. Hortxe dago baserria: haranetako jaun zaharra.

Egilea: Alberto Santana, BERTAN bildumaren zatiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura Sailak argitaratuta.

Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net