Definizioa

Atal honetan Nekazalturismoa-Landaturismoa elkarte hau osatzen duten bi establezimendu motari buruzko informazioa aurkituko da.

Caserío típico

Nekazal turismoa

Nekazal turismoa ostatu zerbitzuen eskaintzari deritzo, mantenu eta bestelako osagarrizko zerbitzuekin edo gabe, prezioaren bidez, landa inguruan kokatutako establezimenduetan, maiatzaren 28ko 128/1996 Dekretuaren arabera. Horren bidez, landa inguru8ko ostatu turistikoko establezimenduak araupetzen dira, iraileko 23ko 210/1997 Dekretuak aldatuta.

Nekazaritza ustiaketen barne egon beharko dira, eta mendiko arkitektura tradizionalak edo landa inguruko berezkoak eduki beharko dituzte. Bizitzeko eta nekazaritza ustiaketa baten premiak batera asetzen dituen gela batek edo batzuek eratuta egon beharko dira.

Gutxieneko edukiera: 4 plaza eta gehienezko edukiera: 12 plaza logelen araberako osatu zerbitzua eskainiz gero, eta gehienez 10 plazako edukiera osatu zerbitzua multzo batean eskainiz gero. Ohe gehigarriak zenbaketa horretatik kanpo geratuko dira.

Hala ere, ostatu zerbitzua bi modalitatetan batera eskaintzeko baimena emanez gero, establezimenduaren edukiera gehienez 16 plazakoa izango da.

Agroturismo-Nekazalturismoa 

Araudia
Araudia deskargatu pdf formatuan

Dekretu honek aldatuta:
Dekretua pdf formatuan deskargatu

Landa Etxea

Landa etxea prezio bidezko ostatu zerbitzuak eskaintzen diren establezimenduari deritzo, landa inguruan kokatutako eraikin batean, mendiko arkitektura tradizionalekin edo bertako berezkoekin, uztailaren 29ko 191/1997 Dekretuak araupetuta. Beraren bidez apartamentu turistikoak, oporretarako etxebizitza turistikoak, etxe partikularretako logeletako ostatuak eta Landa Etxeak araupetzen dira.

Detalle floral

Oporretarako etxebizitza turistikoetan 10 plaza etxebizitza bakoitzeko, eta etxebizitza partikularretako logeletako ostatuetan, 12 plaza. Hala ere, oporretarako bi eta hiru etxebizitza turistikoen multzoetako kasuetan, gehienezko edukiera 16 eta 18 plazetakoa izango da, hurrenez hurren.

Araudia
Araudia deskargatu
pdf formatuan
  

Baina gure establezimenduak askoz gehiago dira. Mugatutako edukiera duten establezimenduak dira, 16 nekazal turismoei dagokienez eta 18 landa etxeei dagokienez. Horri esker, egonaldi lasaiaz gozatu daiteke, pilaketarik gabe, tratu adiskidetsua jasoz eta landa inguruarekin eta naturarekin zuzeneko harremanetan.

Urte osoan irekita daude eta denek berogailua eta ur beroa dute. Horiek irekitzeko, aurretik Eusko Jaurlaritzako Industria, merkataritza eta turismo sailaren ikuskaritzako baimena jaso dute eta erreklamazio orriak dituzte bezeroen eskura.

Hainbat zerbitzu mota eskaini daitezke:

  • ostatua eta gosaria
  • osatua pentsio erdiko edota pentsio osoko araubidean
  • ostatua eta sukaldearekiko eskubidea
  • etxe osoko alokairua
  • Etab.

Establezimendu berri bat irekitzeko instituzioek ematen dituzten laguntzak ezagutu nahi badituzu, sakatu hemen.

Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net