Pagoeta parke naturala

INFORMAZIOA
Pagoeta parkeko informazio eta interpretazio zentroa, Iturraran baserria.
Tel. 943 83 53 89.
iturraran@gipuzkoa.net
www.aiapagoeta.com

ORDUTEGIA
Urri-ekaina, larunbata, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:00 (astean zehar taldeak besterik ez). Uztaila-iraila, asteartetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:30-18:30; asteburu eta jaiegunetan, 10:00-14:00.
Bisitaldi gidatuak: hileroko hirugarren larunbatean. Agorregiko burdinola eta errotara, igande eta jaiegunetan 11:30etan, urritik ekainera. Uztaila eta abuztua, ostirala, larunbat, igande eta jaiegunetan. Abuztua, asteartetik igandera.

Deskribapena

Pagoetan, izenak adierazten duenez, handia da pago-bilduma, baina ugaria da ere forma eta tamaina ezberdineko espezien kopurua. Inguru honetara iristen erraza da, eta oso orekatua giza jardueraren presentzia.

Pagoetan mendi leunen baso eta haranak itsasora arte zabaltzen dira. Itsasoaren gertutasunak, orientazio aniztasunak eta lurzoru mota ezberdinak landaretza oso aberatsa gordetzen dute, beti berde atlantikoko klimaren eraginez.

Beste parke batzuekin alderatuta, Pagoetan gizakiaren presentzia da ezaugarririk nabarmenena. Baserriek, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi tradizionalak, paisaia gizatiartu egiten dute, naturarekiko oreka garbian. Gizakiaren aztarna gune honetako puntu nagusietan ere nabaria da: Agorregiko burdin- eta meatze-gune berreskuratuan, antzinako hozkailu naturaletan ("elurzuloak") edota Iturraran baserria inguratzen duen lorategi botanikoan.

Sailkapena:
Parke naturala

Hedadura:
1.335 ha

Nondik etorri:
N-634 errepidea Orio eta Zarautzen artean, iparraldetik. Tolosatik Azpeitirako errepidea (GI- 2634) hegoaldeko isurialdetik.

Kokapena:
Aia, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da, Gipuzkoako itsasertzaren gainean.

Landaredia eta fauna:
Okilak zuhaitzen kontra sortzen duen soinua entzutea edota oreinak ikusi ahal izatea gozamena da Pagoetan. Ehiza-aterpe honetan orkatzak, basurdeak edota basakatuak bizi dira. Basoak zoragarriak dira: pagondoak daude berrogei metrotik gorakoak, arteak eta haginak edota haritz amerikarrak eta izei gorriak, besteak beste.

Kokalekua

GPS koordenadak Pagoeta parke naturala
- Latitude: 43,300381391
- Longitude: -2,260696938

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net