Donostiako Aquariuma- Itsas Museoa

INFORMAZIOA
KARL. BLASCO IMAZ PLAZA, 1
20003 DONOSTIA-S.SEBASTIAN
Tel. 943 44 00 99
Fax. 943 43 35 54
aquariumss@aquariumss.com
www.aquariumss.com/es

SALNEURRIAK
Helduak, 10 euro.
Hiru urte artekoak, doan.
Haurrak (4-12 urte) 9,6 euro.
Ikasleak eta erretiratuak, 8 euro. Taldeak, 7 euro pertsonako.
Bisitaldi gidatuak: gaikako bisitaldi gidatuak eta bisitaldiak kartara taldeentzat. "Arrainen artean lotan" programa. Bisitari orokorrentzat bisitaldi gidatuak 15 egun lehenago erreserbatu behar dira.

ORDUTEGIA
Urriaren 1etik Aste Santua bitartean: astelehenetik ostiralera, 10:00-19:00. Asteburu, jaiegun eta zubietan, 10:00-20:00. Aste Santutik ekainaren 30era eta iraila, astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00. Asteburu, jaiegun eta zubietan, 10:00-21:00. Uztaila eta abuztua (egunero) eta jaiegun eta Aste Santuan: 10:00-21:00.

Deskribapena

Aquariuma da bisita gehien jasotzen dituen ekipamendua Gipuzkoan. Bertan hartuko ditugun ezusteko atseginen segida zoragarria da: bale baten hezurdura, mila arraitik gora dituen ozeanarioa, ukitu daitezkeen akuarioak...

Txuri eta Kontxita izen bereziak hartzen dituzten bi zezen-marrazo dira 5.000 izaki bizidun baino gehiago biltzen dituen gune honetan protagonistak. Arrain tropikalak, Kantauri itsasoko espezieak, arrain arriskutsuak edota medusak ikusiko ditugu gaikako akuario desberdinetan. Hala ere, eta Aquariuma 1998an berritu eta handiagotu zenetik, ozeanarioa da bertako ikurra, ia-ia bi milioi ur litro hartzeko ahalmena baitu. Erditik zeharkatzen duen tunel akrilikoaren bitartez, marrazoaren, arraiaren eta espezie anitzen bizimodua gertutik jarraitzeko aukera eskaintzen zaigu, ur-azpian izango bagina bezalaxe. Hamaika metrotik gorako luzera duen egiazko bale baten hezurdurak, gipuzkoar kostaldean harrapatu zen azkena, ongietorria ematen digu.

Kokalekua

GPS koordenadak Donostiako Aquariuma- Itsas Museoa
- Latitude: 43,323162548
- Longitude: -1,991251036

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net