Gorbeiako parke naturala

INFORMAZIOA
Interpretazio Zentroa. Baias. (Arabatik)
Tel./Fax. 945 43 07 09
www.nekanet.net/naturaleza
parquegorbeia@parques.alava.net

KOKAPENA
Euskal Herrian dago, erdi-erdian.
Vitoria-Gasteiztik etorrita: 24 Km

NOLA IRITSI
Vitoria-Gasteiztik: N-240 errepidean parkearen ekialdeko ertzetik; A-624tik Ziorragaraino eta N-622 errepidean sarrera du hegoaldean, Zarate eta Sarria herrietatik, Murgiatik gertu.

Deskribapena

Gorbeiako natura parkea Bizkaiko Gorbeia mendiak (1.481 m) menderatzen du 20.016 hektareako lurraldea. Hainbat dira parkearen inguruan dauden herrixkak eta baserri-multzoak. Gorbeia mendiaren oinetan aurkitzen den parke honek, edertasun paisajistiko handiko zonaldeak ditu, egoera naturalean aurkitzen diren landaretza (Lawsongo altzifrea, Japoneko alertzea, larizio pinua edota pinu gorria) eta faunaz (igel hankaluze urria eta uhandreak, aztore edo gabiraia, martaren bat edo basakaturen bat, oreina) goza daiteke. Altubeko pagadi zabala nabarmentzen da. Irailean etortzea merezi du, oreina entzuteko.

Eta hori guztia, olagizonen, artzainen eta ikazkinen historia interesgarriaren eszenatoki gisa, lamien, sorginen eta jentilen istorioekin nahasirik.

Lurralde historikoak
Araba eta Bizkaia lurralde historikoen arteko mugan.

Azalera
20.016 ha (Euskal Herrian parke naturalik handiena da)
Altuera-maila
Gailurra: Gorbeia mendia (1.481 m)
Baxuena: Orozko (320 m)

Bisitatu beharrekoak
Gujuliko ur-jauziak
Murgiako Ezti Museoa
Oroko santutegia
Euskal Ontzigintza Tradizionalaren Museoa
Gorbeiako urtegiak
Mairuelegorretako haitzuloak
Olgetarako guneak

Kokalekua

GPS koordenadak Gorbeiako parke naturala
- Latitude: 43,011095797
- Longitude: -2,784990459

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net