Urkiolako parke naturala

INFORMAZIOA
Toki Alai baserria (Informazio Gunea)
Tel. 94 681 41 55
www.urkiola.net
tokialaia@terra.es

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera: ordua aurretik eskatu duten taldeentzat.
Larunbat eta igandetan: jendearentzat oro har irekita.

NOLA IRITSI
Vitoria-Gasteiztik, N-240 errepidetik Legutioraino. A-623a hartu eta Otxandiotik igaro Urkiolara iritsi arte.

KOKAPENA
Euskal Herrian dago, erdi-erdian: Bizkaiko hego-ekialdean eta Arabako ipar-ekialdean .

Deskribapena

Elorriotik kilometro gutxira dago Urkiola. Parke natural honek eskualde osoko paisaia ederrak eskaintzen dizkio bisitariari. Bakardadearen eta naturaren maitaleentzat leku ezin aproposagoa.

San Antonioren omenez eraikitako santutegia dago gainean. Santutegi honetako harria ezaguna da Euskal Herri osoan. Kondairak dioenez, ezkongabeek hiru buelta ematen badizkiote, andregaia edo senargaia aurkituko dute.

Urkiolako natur parkeak bere baitan Atxatxiki, Urrestei edota Alluitz mendi-hormak hartzen ditu. Era askotako erakargarritasunak dituzte Urkiolako gailurrek: kobak (Bolinkoba, Gentilkoba, Baltzola, Jentilen zubia...) eta eskalada eta mendi ibilaldiak praktikatzeko aukera. Anbotoko gailurretik Mariren kobazuloa ikusi daiteke.

Ugari dira parkean barrena egin daitezken ibilaldiak: IMak eta ILak bezala seinalatutakoak, helburu didaktikoa dutenak eta parkeak berak eskaintzen dituen espezifikoagoak, Toki Alai baserrian, parketxean edo Informazio Gunean jaso daitezkeen eskuko programetan zehazten dira.

Picnic-guneak nonahi aurki daitezke. Ostatua eta euskal sukaldaritza tipikoa eskaintzen dituzten jatetxeak daude inguruko herri askotan, baita landetxe ugari ere.

Lurralde historikoak
Araba eta Bizkaia lurralde historikoen arteko mugan.

Azalera
5.955 ha
Altuera-maila
Gailurra: Anboto (1.330 m)
Baxuena: Urkuleta errekastoa (240 m)

Ibilbideak
Desberdinak daude, batzuk helburu didaktikoa erakusten dute, eta beste batzuk Ibilaldi Motz eta Luzeak bezala seinalatuta daude.

Bisitatu beharrekoak
San Antonio santutegia
Hirugurutzeko behatokia: panoramika ikusgarria da.
Inguruko herriak: ezagutzeko moduko kultur, herri eta erlijio-ondarea dago guztietan.

Kokalekua

GPS koordenadak Urkiolako parke naturala
- Latitude: 43,099324897
- Longitude: -2,644878455

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net