Zelai baserriari buruz dauden lehen datuak 1640koak dira, izan ere, jada garai hartan Bizkaiako Foru Aldundiari zergak ordaintzen bait zizkion. Goitana Zelaia izenarekin agertzen da.
Zelai baserrian urte asko daramatzagu herri kirolak praktikatzen, hala nola, harriak jasotzen eta aizkoran. Beraz, bezeroak zuzenean ikusi ahal izango du herri kirol desberdinetan nola entrenatzen dugun.
Ogia egiteko egur labea dugu. Bezeroak ogia egiteko prozesuan parte hartu ahal izango du, gero probatzeko aukera edukiaz. Lorategia, aparkaleku pribatua eta Euskal Herriko ohiko demalekua.