Santiago Bidea kostaldetik

DATUAK:

www.costavasca.org

Deskribapena

Kostaldeko Bidea, Lea-Artibaiko Bizkaiko eskualdean sartu baino lehen, itsasertzetik abiatzen den bidea hain zuzen, erromes biderik zaharrena litzateke, barnealdekoa eta beste bide batzuk baino zaharragoa. IX. eta X. mendeetan, Gipuzkoa Gaztelarekin lotzen zuten komunikabideetan hobekuntzak oraindik egin gabe zeudela, erromesen biderik gogokoena omen zen.

Hala eta guztiz ere, "nonahi aurkitzen diren Ozeanoren besoen haserre puztuaz" (Oportoko Hugo, gotzain portugesa, 1120) kexatuko zenik ez zen faltako. Izan ere, kostaldeko bideek itsasertzeko alde handiak eta gipuzkoar ibaiek -Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba- sortzen zuten eta duten bokaleak gainditu behar zituzten.

Kostaldeko Bideari esker, itsas hodeiertzaz gozatzeko aukera daukagu gaur egun, eta mendi txikien eta herri-bideen artean osteratxoak tartekatzekoa ere bai, Gipuzkoako kostaldeko eskualdeak urratsez urrats ezagutzen ditugun aldi berean.

1. Etapa: Irun - Donostia-San Sebastián (25 Km)
Santiagoko zubitik Hondarribiraino oinez joango gara errepidez. Hor, harresiz babestutako alde zahar ederra daukagu, Espainiako monumentu historiko-artistiko izendatua. Carlos V. Erregearen gaztelua (gaur egun paradore nazionala) Armen Plazaren buru da. Jaizkibel mendirako igoeran Guadalupeko gotorlekua eta santutegia (XV. mendea) kokatzen da.
Jaizkibel mendiko itsasertza osoa pista batetik zeharkatuko dugu Pasai Donibaneraino, Pasaiako badiari begiratzen dioten herrien artean ederrena, Santiago plazako arrantzale-etxetxoak eta guzti. Itsasontziz joango gara Pasai San Pedrora, eta handik Ulia mendira igoko. Platako Itsasargia agurtu ostean, Donostiaraino eramango gaituen paseoa ezin itsastarragoa da.

2. Etapa: Donostia-San Sebastián - Getaria (25 Km)
Kontxako badiaren beste muturrean, bidea Igeldo mendiari lotzen zaio eta horren luzapenari, Mendizorrotz. Orion, San Martin Toursekoaren eta San Juan ermitak daude, hondartza gainean. Oria ibaiko bokalea zeharkatu eta Talaimendi mendia atzean utzi ondoren, Santa Maria Errealekoaren eliza bisitatu behar da, eta han "Erromesaren Hilobia" ikusi.
Meagasko gainan Zarautz Getariarekin lotzen zuen bide zaharra dago. Vista Alegre parkeko zuhaitzak eta Santa Barbara ermita gure bidelagunak dira. Zumaira jaitsi orduko, erromesak geldialdia San Martin Toursekoari eskainitako beste tenpluan egin ohi zuten, Askizukoan alegia.

3. Etapa: Zumaia - Deba (22,7 Km)
Kostaldeko bideak barrualdera egiten zuen Zumaian, Urola ibaitik eta baserri arteko bide batetik, erromesarentzat ikurra den Itziarko Elizara iritsi eta XIII. mendeko Andre Mariaren irudia agurtzeko.
San Roke ermita zeharkatzen duen pistak Debaraino garamatza. Han Santa Maria parrokia dago.

4. Etapa: Deba - Markina - Xemein (Bizkaia) (29 Km)
Itsasadarra zeharkatzen duen zubi bakarretik abiatzen da bidea Deban, eta Mutrikuko Laranga auzora zuzenduko gaitu. Hemendik, Bizkaiko lurretan sartuko gara, Arno mendian barrena (interes natural berezia duten Natura 2000 sarean dago), Markina-Xemeingo helmugaraino. Bidearen aldaera historikoa ezagutu nahi duenarentzat, Astigarribiako San Andres eliza bisitatzea gomendatzen diogu, Debatik zetozen erromesen atsedenlekua izan baitzen, bertan erreka ibitik igaro eta hurrengo egunean Bizkaiko jaunaren lurrak Markina-Xemeineraino zeharkatzeko asmoz.

Kokalekua

GPS koordenadak Santiago Bidea kostaldetik
- Latitude: 43,278018745
- Longitude: -2,124923925

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net