Lekeitioko Alde Zaharra

INFORMAZIOA

Gamarra enparantza, s/n
LEKEITIO - BIZKAIA 48280
Tel. 946 844 017 (Turismo Bulegoa)
Fax. 946 844 167 (Turismo Bulegoa)
E-mail: turismoa@learjai.com

Deskribapena

Lekeitioko Alde Zaharra 48280 LEKEITIO -BIZKAIA Tel. 946 844 017 (Turismo Bulegoa ) Faxa 946 844 167 (Turismo Bulegoa) Helbide elektronikoa:turismoa@learjai.com Lekeitioko alde zaharrak erdi-aroko itxura mantentzen du egun ere, eta ondare artistiko anitza ikusi dezakegu bertan; horien artean, Jasokundeko Andre Mariaren basilika ederra daukagu, XVI. mendean berreraikitakoa eta Bizkaiko monumentu erlijiosorik preziatuenetakoa, haren erretaula gotikoari esker, batik bat. Elizaren alboan, Independentzia plazan bertan, herriko udaletxea eta Oxangoiti jauregia daude, XVII. mendeko eraikina.

Handik, Arranegi kalean barneratuko gara, alde zaharreko erdigunea eta parte zaharreko gainontzeko kale guztiak batzen diren gunean. Dorre zein jauregi ugari aurki ditzakegu berton, antzinako garaietako erakusgarri, hala nola Uribarri jauregia. Ezpeleta kaleari jarraiki, San Pedro arrantzaleen kofradia zaharrarekin egingo dugu bat, eta kalearen bukaeran, olatuak hausten diren guneraino iritsiko gara, Talara; honen goiko aldean, San Joan ermita dago, gune paregabean, izan ere, Lekeitioko kostalde osoa ikusten da bertatik.

Halaber, galtzada-harrizko herriko kaleak zeharkatzea gozamen hutsa da, antzinako eraikin, jauregi eta etxeak bisitatuz; horien artean, Uriarte jauregia, Turpin dorrea eta Santo Domingo komentua dira nagusi.

Kokalekua

GPS koordenadak Lekeitioko Alde Zaharra
- Latitude: 43,3651569278944
- Longitude: -2,50295162200928

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net