Lagako hondartza

INFORMAZIOA
Ibarrangeluko (Bizkaia) udalerrian aurkitzen da.
Luzera: 574 m
Zabalera: 110 m
Konposaketa: hondarra
Hondarraren kolorea: urre-kolorekoa
Hondar mota: fina
Egoera: olatu txikiak

ZERBITZUAK
Herri eta auzo arteko garraio publikoa, aparkalekua, zaindutako aparkalekua, jatetxea, kanpina, denboraldiko kioskoak, hondartzainak, arrisku-seinaleak, udaltzaingoa, dutxak, aldagelak, komunak, telefonoa, garbiketa-zerbitzua eta zakarrontziak.

Deskribapena

Lagako dunadun hondartza ederra Ibarrangeluko udalerrian aurkitzen da. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban eta Ogoñoko (279 m) lurmuturretik gertu kokatuta dago.

Laga da Bizkaia osoan itsasertzeko hondartzarik ederrena. 574 metro ditu itsaso zabalari so, eta bere hondarra fina da eta urre-kolorekoa. Bertako olatuek surflariak erakartzen dituzte, baina baita beste kirol batzuk egiteko gogoz datozenak ere, hala nola, bela edota piraguismoa. Ausartenak Ogoñoko haitzetik parapentez salto egiteko gauza dira.

Laga ondo prestatutako eta ondo hornitutako hondartza da. Hondartzainak ditu, dutxak, komunak, aldagelak, aparkalekua, tabernak, jatetxeak, pasealeku zabalak eta jolastokiak.

Lagako hondartzak ISO 9001 eta ISO 14001 kalitate eta ingurune-gestio ziurtagiriak lortu ditu, hurrenez hurren.

Kokalekua

GPS koordenadak Lagako hondartza
- Latitude: 43,4092252767836
- Longitude: -2,65671730041504

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net