Gaztelugatxe

INFORMAZIOA
Bermeoko Turismo Bulegoa
Askatasun bidea, 2.
Tel. 946 179 154
Fax. 946 179 152
E-mail: turismo@bermeo.org

Deskribapena

Matxitxako (Bermeo) lurmuturretik Bakiora arte, kostalde osoa Biotopo Babestua (158 ha) izendatuta dago. Arrazoi nagusi bi direla eta, jaso du inguru honek babes berezia: labarrek itsasoaren kolpeen ondorioz erakusten duten paregabeko edertasunagatik eta eremuaren interes historiko handiagatik.

Bermeo eta Bakio artean kokatutako itsas eremua gune paisajistiko aparta da, Gaztelugatxeko eta Aketxeko uharteak bertan barruan daudelarik. Bi udalerri hauek lotzen duen errepidea kostarekiko paralelo doa eta gunera hurbiltzea eta ikustea baimentzen du. Haitzen gainean eraikitako zubi baten bitartez heltzen da irlara. Alboetako batean, olatuek tunel perfektuak zizelkatu dituzte. Igoera eskailerazko bide luze batetik (273 eskailera maila) egiten da, eta goian, tontorrean, San Juan ermita dago. Kondairaren arabera, San Juan Bataiatzailea Bermeoko portura itsasontziz heldu zen, eta handik hiru pauso emanez, uhartera iritsi zen. Ermita X. mendekoa da, eta tenplarioen monasterioa izan zela uste da. Haren historia gorabeherez beteta dago, suteak eta Francis Drake kortsarioaren harrapaketak tartean, horregatik guztiz eraberrituta aurkituko dugu.

Aketxe uhartea itsasoari gailentzen zaio dotore. Mendeetan zehar, gizakiak bertan izan duen eskusartzea orekatu izan da, gunera hurbiltzeko txalupaz egin behar baita. Eremua oso eskuraezina denez, hegazti itsastarren santutegi bihurtu da. Aketxeko uhartetxoan kaioak eta potorroak nonahi ikus daitezke. Berton, gainera, EAEko ekaitz-txorien kolonia bakarra dago.

Kokalekua

GPS koordenadak Gaztelugatxe
- Latitude: 43,4474978624861
- Longitude: -2,78469085693359

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net