Santa Maria Katedrala

INFORMAZIOA
Bisitariak Hartzeko Zentroa
Burullerías Enparantza
01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 25 51 35
www.catedralvitoria.com
visitas@catedralvitoria.com


ORDUTEGIA

Astelehenetik igandera: 11.00tatik 14.00tara eta 17.00tatik 20.00tara. Larunbata eta jaiegunetan (igande ez direnak) 11.00tatik 20.00tara.

BISITA-GIDATUEN PREZIOAK
- 5€/pertsona bakoitzeko
- 50€/ 20 pertsonako talde bakoitzeko
- 12 urtez beherakoak doan
- Ikasleak, jubilatuak, familia ugariak, langabetuak eta minusbaliotasunen bat duten pertsonak: %50eko deskontua.

Gutxi gora beherako iraupena: 1 ordu.

Hizkuntzak: gaztelera, euskara, frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera .

Santa Maria Katedrala Fundazioak aurrez erreserbatzea gomendatzen du, bisitak bermatzearren.

Deskribapena

Arabako hiriburuan, hiria 1181.ean sortu zen muinoaren gainean, handientsu altxatzen da Santa Maria Katedrala. Elizaren eraikuntza XIII. mendean hasi zen, defentsarako harresi baten gainean. Eraikina Vitoria-Gasteizen historiaren lekuko pribilegiatua izan da. Gaur, nazioartean sari ezberdinak jaso dituen Zaharberritze-Plan batean murgilduta dago. Bisitatzea ezinbestekoa da; katedrala obretan eta irekita dago, eta hiriko monumenturik enblematikoenetako baten bihotza eta zaharberritze-lanak ikusteko aukera paregabea eskaintzen dizu.

Bisita egin ahal izateko Bisitariak Hartzeko Zentrora joan behar da ibilbidea hasi baino hamar minutu lehenago, sarrerak eskuratzeko; Brullerías Enparantzatik (El Portalón jatetxearen aurrean) edota Frai Zacarías Martínez kaletik (Andatarren Dorretxearen alboan) sar liteke Zentrora. Aurre-erreserba eduki arren, bisitaria ibilbidearen hasera-ordurako iritsiko ez balitz, ezin liteke bermatu lekua izango duenik.
Kontsultatu bestelako bisitak: Habeartea (2009ko uztailean jarri den 400 m2 -ko zoru-guneraino iristeko aukera, gidaririk gabe), Dorrea (asteburu eta jaiegunetan soilik), "Argiaren Ataria" eta Harresia.

 



Kokalekua

GPS koordenadak Santa Maria Katedrala
- Latitude: 42,850791889
- Longitude: -2,672158115

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net