Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

INFORMAZIOA
Argibide Zentroa:
Salburua-Arkaute parkea
Tel. 945 262 424

Asteburuetan:
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizu parkean kokatua.
Tel. 945 162 296

KOKAPENA
Vitoria-Gasteiz hiriaren inguruko parke-multzoa da.

ZERBITZUAK
Bisitaldi gidatuak antolatzen dira.

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea. Vitoria-Gasteizen deigarrien gertatzen diren gauzetako bat, berdeguneen kopuru handia da. Ez da alferrikakoa, Estatuan lorategiz hornitutako espazio-indizerik handiena baitu biztanleko (42 m² pertsonako). Arabako hiriburua, bertan 140 espezietako 150.000 zuhaitz daudenez, benetako lorategi botanikotzat hartzen da eta Florida eta Pradoa bezalako parke zabalak ditu. Pradon Martin Fiz, munduko maratoi txapelduna entrenatzen da. Vitoria-Gasteiz lau parkek osaturiko Eraztun Berde batek inguratuta dago, hiriaren birika naturala delarik. Parke horietako bat Salburua da; Euskadiko hezegunerik inportanteenetako bat da eta laster, bertan, "Ataria", Natura Ezagutzeko Zentro bat, zabalduko da.

Salburua parkera bisitaldi gidatuak
Maiatza, ekaina, uztaila eta iraila: astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00.
Larunbat, igande eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 (argi orduen arabera).
Urritik apirila bitartean: larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00-14:00 eta 16:00-18:00 (egun-argi orduen arabera).
Ibilbideak parkean barrena: astearte, larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-11:00.
Tel. 606 71 85 28
Harizti hezearen barrena:

  • Larunbata (uda): 08:00-10:30
  • Larunbata (negua): 08:00-10:30

Nahi izanez gero, bizikleta eta prismatikoen mailegu-zerbitzua dago, doan.

Parke hauek osatzen dute:
Salburua, Zabalgana, Olarizu eta Armentia.

Nola iritsi
Oinez edota bizikletaz hurbildu zaitezke Gasteiztik bertaraino.

Datu interesgarriak
Salburuako parkea Nazioarteko Garrantzidun Hezegune izendatu zuten 2002an Ramsarreko Hitzarmenean.
Salburua eta Zadorra ibaia Batasunaren Intereseko Leku izendatu dituzte eta Natura 2000 Sarean sartzea proposatu dute.
Estatu mailan Agenda 21 eskuratu zuen lehen hiria izan zen.
Salburuak hegazti behatokia du.

Kokalekua

GPS koordenadak Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea
- Latitude: 42,860225576
- Longitude: -2,629755576

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net