Hiru Tenpluen Ibilbidea

INFORMAZIOA
Azpeitia, Zumarraga eta Oñati.
Ibilbide mota: autoz

Loiola:
www.santuariodeloyola.org
santutegia@sjloyola.org
tel.: 943.73.04.28
fax: 943.73.31.63
Arantzazu:
www.arantzazu.org
Antigua:
www.zumarraga.net

Deskribapena

Aparteko edertasunak hartzen du ibilbide guztia. Bereizitasun arkitektoniko handiko hiru eraikin hauek euskal elizkoitasuna azpimarratzen dute: Loiolako Santutegia, Antioko baseliza eta Arantzazuko santutegia.

Donostiatik Bilborako A-8 autopista hartu eta Zestoan duen irteeran aterako gara, hemendik Azpeitira joko dugu GI-631 errepidetik. Behin horra iritsita, GI-3174 errepidean segi aurrera gutxi-asko bi kilometro gehiago, Azkoitirako bidean. Izarraitz mendigunearen oinetara, hor da gure lehenbiziko helmuga: Loiolako santutegia. Aparteko monumentu-gune horretan basilika nabarmentzen da, barroko estilokoa da, oinplano zirkularra du, eta 65 metroko altuera duen kupula ikusgarriaz estalia dago. Loiola familiaren dorretxea komeni da ezagutzea, Loiolako San Inazioren jaiotetxea hain zuzen ere. Urola ibaitik oso hurbil dagoen santutegiko hegalean, Museo Saindua eta diaporama aurkituko ditugu.

Horrekin batera, Errekarte baserri-museoa bisitatzea ere komeni da, Francisco Garate jesulagun dohatsuaren jaiotetxea, familiaren tresneria baitago gordeta. Behin bisita amaituta, ondoan dagoen Azkoitira abiatuko gara, eta han GI-631 errepidea berrartuko dugu Zumarragarako bidean. Iritsi baino pixka bat lehenago, saihesbidea dago ezkerraldean, GI-3801 errepidetik Antioko baselizaraino eramango gaituena. Erromanikoaren harribitxi honi buruzko lehenbiziko datuak XIII. mendekoak dira. Artadi eder baten itzalpean, zoragarri ikusten dira bertatik Aralar eta Aizkorri mendiak. Bere portada erromanikoa nabarmena da, eta zoragarria barruan harriaren eta egurraren artean ematen den nahasketa. Bertan Andre Mariaren irudia duen taila gotikoa begiratuko dugu.

Zumarragatik, GI-2630 errepidea hartuko dugu Oñati bidean, eta hortik GI-3591 errepidean gora egingo dugu Arantzazuko santutegiraino. Euskal arte garaikidearen adierazgarririk ederrena eta Euskal Herriko erlijio-kultuaren ikur nagusiena da beharbada. Horregatik ospatzen da urtero irailaren 9an Arantzazuko Amaren eguna, Gipuzkoako zaindaria, eta ugariak izan ohi dira leku ohoratu honetara urte guztian zehar egiten diren erromesaldiak. Aizkorri mendiaren ikuspegi pribilegiatu eskaintzen du, eta aipagarriak dira, besteak beste, Chillida, Oteiza edota Basterretxea moduko artisten obrak.
Lantresna interaktiboak

Kokalekua

GPS koordenadak Hiru Tenpluen Ibilbidea
- Latitude: 43,17462591
- Longitude: -2,281841532

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net