Erdi Aroko Almendra eta Vitoria-Gasteiz neoklasikoa

INFORMAZIOA
Vitoria-Gasteizko Udal Turismo Bulegoa
Loma Jenerala Plaza, zk.g.
01004 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 16 15 98
turismo@vitoria-gastezi.org
www.vitoria-gasteiz.org/turismo

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko hirigunea oso erakargarria da, benetan zoragarria irudituko zaizu. Merezi du. Ibilaldi ezberdinak antolatzen dira, eta guk bat proposatuko dizugu. Argibide gehiagorako jo Turismo Bulegora.

Santa Maria katedralean edo Katedral Zaharrean emango diogu hasiera ibilaldiari (1). XIII. mendearen bukaeran eta XIV. mendean zehar eraiki zen defentsara-harresi baten gainean. Eraikina Vitoria-Gasteizen historiaren lekuko pribilegiatua izan da. Gaur, nazioartean sari ezberdinak jaso dituen Zaharberritze Plan batean murgilduta dago. Bisitatzea ezinbestekoa da; katedrala obretan eta irekita dago. Frai Zacarias kaletik igo eta eskuinera, Harategi kantoitik (2) berreskuratutako harresi zati bat aurkituko duzu.

Frai Zacarias kalera itzuli, hor Eskoriatza Eskibel jauregia (3) eta Montehermoso jauregia (4) daude, biak Errenazimentu estilokoak. Hortik metro gutxira San Bizente (5) eliza dago. Aihotz Plazan, Errenazimentu estiloko Goiuri jauregia (6) ikus dezakezu. Jaitsi berriro eskailera batzuetatik San Migel eliza (7) aurkitzeko; han erretaula nagusia, Gregorio Fernandezen lana eta, kanpoan, hiriaren zaindaria den Andre Maria Zuriaren horma-hobia nabarmentzen dira.

Minutu batzuk San Migeleko balkoi korrituan ematera gonbidatzen zaitugu; han, hiriko festen protagonista, benetako tamainako Zeledonen estatua ikusi ahal izango duzu. Baita Andre Maria Zuriaren plaza (8) ere. Bista ederraz gozatu ahal izango duzu, hiriko puntu neuralgikoa baita. Ezkerrera Arkupeak (9) ikusiko dituzu; Justo Olaguibelek, XVIII. mendean, hiriaren goibehea libratzeko asmatu zuen arkitektura-irtenbidea da. Izen bereko pasealekutik igaroz gero, San Frantzisko Aldapara iritsiko zara.

Sartu Aiztogile kalean eta Erdi Aroko Kordoi Etxea (10) aurkituko duzu. Bere izena San Frantziskoren ordenaren kordoiari zor dio; teilatutako kordoiak aurrealdea inguratzen du. Barrualdean izar-itxurako gangak harrituko zaitu. Kalearen bukaeran, Erdi Aroko beste eraikin bat, Portaloia hain zuzen, gaur egun jatetxe bihurtua, aurkituko duzu. Eta baita Andatarren dorrea ere, Buruileria Plazaren ondoan (11). Hortik, abiatu Jesusen Zerbitzarien kaleraino, Otxanda Anderearen dorrea (12) bisitatzeko; hantxe Natura Zientzien Museoa dago. Ibilbidea kale berean bukatzen da, gotiko estiloko aurrealde bikaina duen San Pedro elizan (13).

Kokalekua

GPS koordenadak Erdi Aroko Almendra eta Vitoria-Gasteiz neoklasikoa
- Latitude: 42,850639339
- Longitude: -2,672342505

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net