Zadorrako urtegiak

INFORMAZIOA
Arabako Foru Aldundia
Tel. 945 18 18 18
www.alava.net/embalseullibarri

Arabako Natura Erakundeak iharduerak antolatzen ditu Mendixurko Behatokian.

Arabako Natura Erakundeak
Pedro Asua, 2-3.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 24 66 06

Deskribapena

Ulibarri Ganboa eta Urrunagako urtegiak ingurune interesgarriak dira, ingurumenaren eta aisialdiaren aldetik. Lehenengoaren inguruan Bidezidor edo Ibilbide Berde bat doa; bertan, urtegia oinez edo bizikletan inguratu ahal izango duzu, inolako zailtasunik gabe. Halaber, urtegiaren ertz batetik bestera pasatu zaitezke, egurrezko pasabide dibertigarri baten gainean.

Urrunagako urtegiari dagokionez, Legutianoko urtegia edo Santa Engrazia urtegia izenez ezagutzen da ere. Arrantzaleen artean oso preziatua da natura ingurune hau. Bere bazterretan aurkituko dituzu, gainera, Sorgimendiko parkea -Urrunaga eta Goiainen artean- eta Zabalaingoa

- izen bereko penintsulan, Legutianora Gasteizetik sartzen denean-. Bi horietan, Araban dauden gainerako parke guztietan bezalaxe, familia osoek gozatzen dute asisialdiaz asteburuetan eta aire zabalean.

Mendixurreko Ornitologia Parkea
Ulibarri Ganboako urtegiaren azken batean, Mendixurko Ornitologia Parkea dago, hegazti urtar asko hartzen dituelarik.

Arabako Natura Erakundeak iharduerak antolatzen ditu RAMSAR gune honetan kokaturik dagoen Mendixurko Behatokian.

Kokalekua: Arabako Iparraldean
Bertaratzeko bideak
Vitoria-Gasteiztik:
Hartu L-623, Gasteiz-Iruñea N-1 autobiarekin lotzen duena. Irten Argomaiz-Ozaetan eta hartu N-104. Desbideratze batek adieraziko digu nondik sartzen den Garaion
Vitoria-Gasteiztik A-3002 errepidea hartzea gomendatzen dizugu

Interesa duten beste toki batzuk
Elgea Mendilerroa
Gebaratarren jauregia eta gaztelua (hondareak)
Barria

Datu Interesgarriak
Landa eta Garaioko parke probintzialetan bainurako egokitutako gune zabalak daude, zerbitzu-mota guztiekin (askaldegiak, piknik guneak, komunak, dutxak, haurrentzako jolastokiak, e.a.)

Udan ere garraio-zerbitzua dago, erregulartasunez, Vitoria-Gasteiztik Garaioraino. Urtaro horretan ere Informazio Zentro bat egoten da zabalik; bertan bizikletak akuratzeaz gain, naturari lotutako iharduerak antolatzen dira

Distantzia Vitoria-Gasteiztik: 15 Km

Kokalekua

GPS koordenadak Zadorrako urtegiak
- Latitude: 42,9088515978166
- Longitude: -2,54324913024902

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net