Sobron

INFORMAZIOA
Añanako Kuadrila
Tel. 945 35 50 89
Fax: 945 35 50 53
www.cuadrilladeanana.es

Sobron Abentura
Tel. 945 35 90 16
info@aventurasobron.com
www.centroaventurasobron.com

KOKAPENA
Arabako mendebaldea, Burgosekiko mugan.
Vitoria-Gasteiztik distantzia: 39 Km.

Deskribapena

Sobron interes handiko gunea da, ekologiaren eta paisaiaren aldetik; bertan, nabaria da Ebro ibaiak zeharkatzen duen haizpitartea. Bere flora aberatsa da, animalia-espezie askoren habitat naturala baita. Izan ere, Natura 2000 Sarearen barruan GKL Gunetzat (Garrantzi Komunitarioko Lekutzat) eta Interes Komunitarioko Habitatetzat hartua izan da, eta Hegaztientzako Interes Bereziko Gune gisa (ZEPA) sailkatzea aztertzen ari da.

Hemen aurkituko duzu Sobron Abentura Parkea eta laster Ura Ezagutzeko Zentro bat zabalduko da. Gainera, bainuetxe-iharduera berriz martxan jartzeko lanean ari dira.

Sarbideak
Vitoria-Gasteiztik:
Hartu N-1 Langraiz Okaraino; ondoren, A-2622 A-2625rekin lotu arte. 320 p.k.n hartu A-2122 eta desbideratu A-4324tik. Beste aukera bat da N-1etik Zambranaraino hartzea, A-2822tik jarraitzea eta A-2122rekin lotzea A-4324ren desbideraketa hartu arte.

Azalera
3.496 Ha.

Altitudea
Punturik altuena: Recuenco mendia (1.240 m.)
Punturik baxuena: 640 m.

Beste toki interesgarri batzuk
Sobron Abentura Zentroa, kirol-ihardueren sorta zabala eskaintzen duena.
Arkitektura ondarea: Lantarongo San Martin baseliza erromanikoa,
Fontetxako Dorreak

Kokalekua

GPS koordenadak Sobron
- Latitude: 42,768753637
- Longitude: -3,098879604

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net