Alderdi zaharra, hondartzak eta itsasargia

INFORMAZIOA
Luzera: 356metro
Aparkalekua: 750 ibilgailurentzako tokia duen aparkalekua dago hondartzaren sarrera.
Jarduerak: Surfa, boleibola, bodyboarda, piraguismoa, haurrentzako jolasak, hondartzako futbola, kontzertuak aire librean eta kometak.
Sorosleen ordutegia: 11:00etatik 20:00etara.

Deskribapena

Gorlizko hondartzaren aldamenean kokatuta, jende gehien hartzen duen Bizkaiko hondartzetako bat dugu. Badia eder batean ageri da, Plentziako itsasadarreko bokalearen ondoan eta herrigunetik oso hurbil.

Itsas pasealeku batek inguratzen du urre koloreko harea meheko hondartza. Ur bareak ditu eta beraz, aproposa da haurrak dituzten familientzat. Horrez gainera, uretako hainbat kirol egiteko aukera dago bertan: windsurfa, surfa eta piraguismoa, besteak beste.

Ongi hornitutako hareatza da gainera. Sorosleek eta hondartzainek zaintzen dute ingurua eta zenbait zerbitzu daude erabiltzaileen eskura: komunak, dutxak, megafonia, aldagelak, iturriak, bizikletazaindegiak, oinak garbitzeko gunea, etab. Hondartzarako sarrera batean haurrentzako jolasgunea dago.

Hondartzaren sarreran bertan, autoa uzteko toki zabala dago (ordaindu beharrekoa), baina badago herrian bertan aparkatzeko aukera ere. Hondartzaren inguruan jatetxe eta tabernak daude, baita mahaiak, eserlekuak eta paperontziak dituen aisialdirako gunea ere.

Kokalekua

GPS koordenadak Alderdi zaharra, hondartzak eta itsasargia
- Latitude: 43,419342091
- Longitude: -2,945994175

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net