Aizkorriko parke naturala (Araba)

INFORMAZIOA

Agurain-Salvatierrako Koadrilla: Tel: 945 302 931

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko tontor altuenak Aizkorrin daude: 1.551 metroko Aitzuri eta 1.528ko Aizkorri mendia dira, alegia. Gipuzkoako hegoaldeari zein oso bestelakoa den Arabako Lautadako paisaiari so egiteko toki aparta da mendilerro ikusgarria.

Gipuzkoaren hegoaldeko muga finkatzen duen kareharrizko horma horretako haitzen artean dituzte sorburuak Oria, Urola eta Deba Gipuzkoako hiru ibai nagusiek. Horma natural sendoa izan arren, antzinatik zeharkatu du, ordea, gizakiak. Argi ikusten da hori monumentu megalitiko ugarietan eta San Adrian tunelean. "Sandratei" izenaz ere ezaguna den tunela Santiagorako bidean Gipuzkoatik Arabara igarotzen ziren erromesek zulatu zuten harrian. Eremu natural zoragarri horretan, Arantzazuko santutegia ere gizakiaren esku-hartzearen erakusgarri bikaina da.

Flora eta Fauna
Aizkorriko faunaren ordezkaritzat har daitezke belatz handia, sai arrea, katamotza eta gailurretako uhandrea. Ez oso urrun, ardi latxak ikus daitezke larrean bazkatzen. Florari dagokionez, harizti eta pagadiekin batera mendietako espezie interesgarriak ere badaude Aizkorrin.

Sarbidea
Araban bertan gaudela, tokiko A-3012 errepidean barrena, hainbat irteera ditugu: Egino, Marieta, Araia, Zalduondo.

Azalera
14.626 hektarea

Kokalekua

GPS koordenadak Aizkorriko parke naturala (Araba)
- Latitude: 42,9322960190306
- Longitude: -2,34626770019531

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net