Historia

1.991eko urrian "NEKAZALTURISMOA-LANDATURISMOA" elkartea sortu zen. Horrek Euskadiko nekazal turismoak eta landa etxeak barne hartzen ditu.

Foto de paisaje

Helburuak

Hauek dira Elkartearen helburuak:

  1. NEKAZALTURISMOA - LANDATURISMOA izendapena duten produktuen garapena (osatua eta zerbitzuak) sustatzea.
  2. Egun, aipatutako izendapenak barne hartutako produktuen definizio normalizatua eta sailkapena, eta merkataritza ikerketari buruzko azterlanak egitea, hala dagokionean, dagoeneko existitzen direnak hobetzeko edota bezeroen gustuen eta premien araberako beste produktu berriak sortzeko.
  3. Ostatu hauek eta jabeek eskainitako horniketen eta zerbitzuen kalitatea kontrolatzea, beharrezkotzat jo izandako araudiaren lankidetzaren bidez, eta elkarkide guztiek horiek nahita nahiez betetzearen bidez.
  4. Elkarkideen arteko antolaketa eta lankidetza sustatzea, baita euren prestakuntza eta gaikuntza profesionala ere.
  5. Produktu desberdinetako kudeaketa tekniko eta ekonomikoaren jarduerak burutzea, jarduera ahalik eta modu eraginkorrenean garatzeko helburuarekin.
  6. Sustapena eta publizitatea ziurtatzea, baita produktuen merkaturatzea eta banaketa ere, berezko agentzia baten sorreraren, erreserben zerbitzu informatizatu baten, erakunde publiko edota pribatuen kontratuen, etab. bidez.
  7. Edozein motako solaskide publiko edota pribaturekin akordioak eta hitzarmenak ezartzea, markatutako helburuak lortzeko asmoarekin.
  8. Era berean, indarreko araudiak onartutako jarduera oro gauzatzea, elkarkideen izaera guztiko interesak defendatzeko beharrezkotzat jotzen badira.

Antolaketa egitura

Nekazalturismoa - Landaturismoa Elkartearen antolaketa egiturak lurraldeko hiru jarduera maila ditu koordinazio behar handiari aurre egiteko:

  • Autonomia mailan Zuzendaritza Batzordearen bidez kudeatzen da: hura sektore osoak definitu eta adostu beharreko garapen turistiko plan orokorrak osatzeaz arduratzen da eta probintzia bakoitzeko lau pertsonek eratzen dute.
  • Probintzia mailan Asanblada Probintzialerako deialdia egiten da. Bertan, Zuzendaritza Batzordeko bileretan garatutako planak igortzen dira eta premiak detektatzen dira. Izaera informatiboko organo bat da eta bertan gai desberdinak proposatzen dira.
  • Eskualde mailan eskualdeko koordinatzailea dago. Hura eskualdeko elkarkide bakoitzari informatzeaz arduratzen da.

Foto paisaje con casa

Eta urte bakoitzaren amaieran, elkarkide guztien Asanblada Nagusia antolatzen da. Hura "Organo Gorenena" da. Giza Baliabideak Lan Batzordeen bidez egituratzen dira: antolaketa eta kudeaketa, merkaturatzea, kalitatea, prestakuntza, etab.

Historia

1.999. urte arte, nekazal turismoen proiektua batera koordinatu zen Garaiko bulegoaren langileen eta Nekazalturismoa - Landaturismoa Elkartearen artean.

Urte horietan, nekazal turismoko modalitatea bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoan existitzen zen, baina 1.998ko otsailaren 19an, Ibarrangeluko "Arboliz" establezimenduak bere ateak zabaldu zituen (Bizkaia), hau da; Euskadiko lehen landa etxea.

horretatik aurrera, Nekazalturismoa-Landaturismoa Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazal turismoak eta landa etxeak barne hartu zituen.

Foto paisaje con vacas

Aurretik esan den bezala, Nekazalturismoa-Landaturismoa Elkartea sektorea eta Administrazioaren arteko solaskidea da. 1.999. urtean sinatutako Lankidetza Hitzarmenak hobekuntzak aurkeztu ditu, aurrekontua Administraziotik bertatik kudeatzen baita, hau da; erakundeak, geroztik eta orain arten, berezko autonomia du.

Erakundea funtzionatzen hasi zenetik, garrantzitsuena Batzordeko kideen gogozko politika izan da eta da. Batzordeak hilero bilera anitz antolatzen ditu, Batzordetan parte hartzen du, merkataritza eta prestakuntza foro desberdinetara joaten da. Bina, prest egotearen eta motibatuta izatearen premisak abiapuntu hartuta, kudeaketa esparruko zuzendaritza batzordearen kalitatea oso mugatua zen eta oso antolamendu neketsua eskatzen zuen. Bere kideetako batzuen lan jakin eta zehatzen eta Presidenteak aldaketen eta kudeaketa prozesuen buruzagi izateko zuen gaitasunaren araberakoa zen. Horrek guztia langileak kontratatzea motibatu zuen.

Behin-behinean 5 hilabete inguru eman ziren Fraisoroko Nekazaritza Eskolako laborategietan (Zizurkil) eta 1.999ko uztailaren 25ean behin betirako Donostiako Kursaal Jauregiko egungo bulegoa inauguratu genuen.

Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net