Leitzaran ibaia Biotopo Babestua

INFORMAZIOA
Bisitarien Etxea
Tlf: 943 30 09 29
E-mail: leitzaranbistarienetxea@leitzaran.org
Web: www.leitzaran.org

KOKAPENA
Gipuzkoako ipar-ekialdean. Leitzaran ibaia eta erriberak hartzen ditu. Gipuzkoan sartu eta Andoainera iritsi baino kilometro gutxi batzuk lehenago, Berastegi, Elduain, Billabona eta Andoain zeharkatuz.

Deskribapena

Lantegiz eta jendez jositako Oria ibarretik oso hurbil, ur-laster, presa eta meandroen artetik iragaiten den beste ibar bat dago: Leitzaran. Erabateko birika berde isila da, Leitzan (Nafarroan) jaiotzen denetik Andoaingo Buruntza mendiaren oinaldean amaitzen den arte. Babesturiko biotopo izendatu zuten 1995ean.

Uraren indarrak eta baso oparoek erakarrita, ola asko (18) finkatu ziren. Olen hondarrak oraindik ere ikus daitezke haran osoan sakabanatuta. Beste ezaugarri bat Plazaola trenbide zaharraren tunelak dira. 1914 urtean zabaldu eta 1953an itxi zen, denbora tarte horretan Gipuzkoa eta Nafarroa lotu zituen. Gaur egun Bide Berde lasaia da, oinezkoen eta zikloturisten pozerako.

Hedadura
74 hektarea

Landaredia eta fauna
Leitzaran ibaia, batez ere amurrain-ibaia da, baina arrain-oparotasuna harritzeko modukoa da: uhandre piriniarra, desman iberiarra, aingira, loina, ezkailua, martin arrantzalea, ur-zozoa,... haltzadi, pinudi, harizti artean bizi dira, eta ezohiko landare espezien artean ere bai: "soldanella villosa", adibidez.

Nola iritsi
Andoaingo erdigunetik, bi aukera: 1.- GI-3091 errepidea hartu, 2 Km urrutiago, Leitzarango sarrerara iristeko. 2.- Plazaolako Trentxikiaren Bide Berdea hartu, turismo bulegoaren alboan dago (Urigain etxea), Andoiango Udalatik metro gutxira. Oinez eta bizikletaz egin daiteke bakarrik, 2 Km-ko luzeran. Ondo seinaleztatua dago. Andoaindik, N-I-etik, A-15 autobidea hartuko dugu Iruñeko noranzkoan, eta Leitzako irteeran utziko dugu errepide hori. Ondoren, Elduainera eta Berastegira joko dugu.

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA
Leitzaran Bisitarien Etxeak bi baliabide turistiko eta hezitzaile bateragarri biltzen ditu: Uraren Interpretazio Zentroa, non ikusgai daude Leitzaran Ibaiko Biotopo Babestua eta bailara, Uraren ikuspegitik begiratuta betiere eta Arrantza Eskola, honen helburu nagusia erabiltzaileak ibaira hurbiltzea da, hobeto ezagutzera eta batez ere errespetatzera erakutsiz. Horretarako, hilgabeko arrantzaren moduko kirol jarduera iraunkorra erabiltzen da . Bi guneak bai familia nahiz norbanakoen aisialdiari bai arrantzale hasi berri edo trebatuei zein ikasle-taldeei zuzenduta daude.

Kokalekua

GPS koordenadak Leitzaran ibaia Biotopo Babestua
- Latitude: 43,203277988
- Longitude: -2,012764948

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net