Deskribapena
Vitoria-Gasteizek oinezkoen alderdi zabalak ditu. Hiriaren erdialdean dagoen Florida parketik Armentiaraino doan ibilbidea, gutxi gora behera hiru kilometrotakoa, jarraitzea gomendatzen dizugu.
Bizikleta nahiago baduzu, bizikleta-bideen edo bidegorrien sare zabala eta erdialdea udalerriko landa-ingurunearekin lotzen duten hiri-bidezidorrak erabili ditzakezu. Udalak martxan jarri du bizikletak doaneko maileguan uzteko zerbitzu bat; udaberrian, udan eta udazkenean funtzionatzen du. Zure eskura dituzu hiri osoan sakabanaturik dauden 11 banaketa-puntuetan (gizarte-etxeetan, Boulevard merkatalgunean, udalaren turismo-bulegoan, e.a.). Izena eman ondoren, NANa, gidatzeko baimena edo pasaportea aurkeztu behar duzu maileguan hartzeko.
Eskatu argibideak Turismo-Bulegoan, bizikletan ibilbide gidatuak egiteko Salburuako Eraztun Berdean, Armentian eta Santiago-Bidean.