Aralarko parke naturala

INFORMAZIOA
Parke naturaleko informazio bulegoa
San Gregorio auzoa, Elkargunea 12
20211 Ataun
Sailkapena: parke naturala.
Hedadura: 10.971 ha

ORDUTEGIA
Astelehenetik igandera: 09:00-13:00 eta 15:00-18:00

NONDIK ETORRI
N-1 errepidetik, irteerak Alegian (Amezketa bidean), Ordizian (Zaldibia eta Larraitz aldera) edo Beasainen (Ataun bidean).

Deskribapena

Euskal Herriko historiaurrea hemen gordetzen da. Hirurogeitik gora dira Aralarren, Gipuzkoak eta Nafarroak elkar partekatzen duten parke natural handi honetan, dauden dolmen, tumulu, cromlech eta menhirrak.

Aralar mendigune karedunak Gipuzkoako hego-ekialdean du muga mendikate beraren nafar partearekin. Euskal Herriko mendialderik garrantzitsuenetakoa da, bai altuerari bai hedadurari dagokionez. Bere garrantzi ekologikoa, monumentu megalitikoak eta nekazaritza eta abeltzaintzarako erabilpena biziki interesgarriak dira: Aralar Gipuzkoako artzaintza-eremurik inportanteena da, ardi latxa nabarmenduz.

Txindoki (1.331 metro) mendiaren silueta bakartua erakargarri zaio mendizaleari eta oinezkoari. Parke naturalak nahi haina ibilbide luze eta laburrak eskaintzen ditu eta bitxitasun askoko aldeak daude, hala nola "Ataungo Domo" tokiko gailurrak, Akaitzeko pagadia, Pardelutz glaziar zirkua, etab.

Kokapena
Gipuzkoako hego-ekialdean kokatua, parkea alboan dituen Nafarroako lurretan ere barneratzen da. Gipuzkoari dagokion zatia Ataun, Zaldibia, Abaltzisketa, Amezketa, Lazkao, Tolosa herrien eta Ernio-Aralar Mankomunitatearen artean banatzen da.

Landaredia eta fauna
Aralar parkeko zeru gainetan sai arreak, sai zuriak, arrano beltzak eta baita ugatzak ere ikusi daitezke maiz hegan egiten. Katalogatutako ornodun espeziak 147 dira, besteak beste, bisoi europarra, muturluzea, orkatza edota basurdea. Mendian gora egin ahala, Aralarko artadiak eta hariztiak leku egiten diete pagadiei eta harkaitzei.

Kokalekua

GPS koordenadak Aralarko parke naturala
- Latitude: 43,379503242
- Longitude: -1,795298969

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net