Zeraingo kultur parkea

INFORMAZIOA
Herriko Plaza zk.g.
20214 ZERAIN
Tel. 943 80 15 05
Fax. 943 80 16 06
turismobulegoa@zerain.com
www.zerain.com

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30 eta 15:30-18:30
Asteburu eta jaiegunetan, 11:00-14:00 eta 16:00- 19:00

SALNEURRIAK
2 euro. 15 lagun baino gehiagoko taldeak, 1,5 euro pertsonako.

BISITALDI GIDATUAK
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 12:00 (4 euro). Uraren indarrez baliatzen zen Larrondoko zerrategira eta Aizpeako meategietara bisita barne.

Deskribapena

Zerain kultur parkeak landa-herri txiki honen ohituren eta bizimoduaren bilakaera erakutsi nahi du. Zeraingo biztanleen auzolanaren ondorioa da. Bertako ondarea berreskuratu eta museo etnografikoa prestatu dute.

Zerain Goierriko herri txiki bat da, betidanik baserri giroan bizi izan diren 250 biztanle dituena. Bertako jendea beste herrietara ez aldegiteko ahaleginetan, Zerain bere ondarea berreskuratzen eta bere nekazaritza-produktuak sustatzen ari da. Ildo horretatik, museo etnografikoa jaio zen, eta herriaren biziraupen prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen ditu. Museoa Zeraingo herritarrek borondate onez utzi dituzten erakusgaiei esker osatu ahal izan da.

Museo etnografikoak "kultur parke" bokazioa du eta herriko beste balioetara hedatzen da: 1711 urtean eraiki zen kartzela, Aizpeako meategiak, uraren indarrez baliatzen zen Larrondoko zerrategia...

Kokalekua

GPS koordenadak Zeraingo kultur parkea
- Latitude: 43,228930248
- Longitude: -2,177469583

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net