Oiasso Erromatar Museoa

INFORMAZIOA
ESKOLETA KALEA, 1
20302 IRUN
Tel. 943 63 93 53
info-oiassomuseo@irun.org
www.oiasso.com

ORDUTEGIA
Ekainetik urrira arte: asteartetik igandera, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Urritik maiatza arte: asteartetik igandera, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Aste Santuan, irekita arratsaldeko 20:00ak arte.

SALNEURRIAK
Ohiko tarifa: Museoa: 4,30€ Museoa eta Santa Elena Ermita: 7,50€.
Tarifa Murriztua: Museoa: 3,20€ ; Museoa eta Santa Elena Ermtia: 6€

Deskribapena

Erromatar Inperioak, aspaldi zaharrean desagertu bazen ere, europar kulturan izan duen eragina sakona izan da. Oiasso Erromatar Museoak Bidasoa aldean aurkitutako hondakinak biltzen ditu.

Oiasso museoak, Irunen inauguratua 2006ko uztailean, erromatar ondareak Bidasoako eskualdean eta Bizkaiko Golkoan utzi zuen arrastoa erakusten du. Oiasso hiria izandakoaren inguruan aurkitu diren hondakinak biltzen dituen arkeologia-gunea da.

Museoak hiru areto nagusi ditu. Lehenengoan, erromatar kulturak Bidasoan izan zuen eragina aztertzen da, bigarrenean Oiassoko portua izandakoren jarduera agertzen da, eta hirugarrenean Oiasso hiriko bizimoduaren adierazgarri diren objektuak biltzen dira. Erromatar oinetakoen zolak, orraziak, jostorratzak edota zeramika aurkituko ditugu, besteak beste.

Bisitaldi gidatuak:
Ordua eskatu behar da 943 63 93 53 telefonoan. Oiasso Erromatar Museoa, asteartetik ostiralera 10:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 18:00etan. Larunbatak: 11:00etan eta 17:00etan. Santa Elena baseliza, asteartetik ostiralera, 11:30etan, 13:30etan, 17:30etan. Larunbatak: 12:30etan eta 18:30etan.

Kokalekua

GPS koordenadak Oiasso Erromatar Museoa
- Latitude: 43,339489181
- Longitude: -1,786814301

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net