El Pobaleko Burdinola

INFORMAZIOA
El Pobal Auzunea z/g,
48550 Musiz -Sopuerta errepidea
Bizkaia

Neguko ordutegia:
Asteartetik igandera: 10etatik 14etara.

Udako ordutegiak:
Asteartetik larunbatera 10etatik 14etara eta 16etatik 19etara.
Igande eta jaiegunetan: 10etatik 14etara.

Deskribapena

El Pobal izenekora hurbiltzen den bisitariak hiru esparruz gozatzeko aukera izango du, hauek lotura estua dutela: alde batetik, burdinolaren eraikina osatzen duten aretoak, berau multzoaren eraikuntza nagusia izanik; bestaldetik, irin-errotaren gela, guztiz hornituta eta jarduteko moduan dagoena eta, azkenik, Salazar sendiaren jauregi-etxea izan zenak ordezkatzen duen egoitzazko izaeraren lekukotza, honek gotiko berantiarreko estiloa du eta XVI. mendeko aurreneko urteetan ere eraiki zuten olagizonen bizilekutzat.

Multzo hau ogitarako bi labek, berriki zaharberritu dituztenek, eta Barbaduneko urak gainditzen dituen XVII. mendeko zubi zaharrak osatzen dute.

Jauregiak Museoaren harrera-gela hartzen du batetik, eta gero, lehen solairuan errotaritzari buruzko erakusketa dago.

Burdinola nabe nagusi baten inguruan egituratuta dago, honek enboloen gela -urtzeko labeari airea emateko mekanismoa, indusketa arkeologikoek berreskuratu dutena-, eta mazoaren gela, honek harrigarriki tresna baliotsu hau oraindik baduela, ingude eta zoruan erdi lurperatuta dagoen minerala murrizteko labeaz gain, hartzen ditu.

Kokalekua

GPS koordenadak El Pobaleko Burdinola
- Latitude: 43,3216809749833
- Longitude: -3,11840057373047

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net