Skip to content

You are not logged in. Register orLog In

start:

Ongietorri OpenOffice.org Euskaraz proiektura



2009/06/26

OOo 3.1.0 bertsioa eskuragarri daukazu. OpenOffice.org-eko bertsio hau honako sistema eragileentzako prestatuta aurkituko duzu:

  • GNU/Linux (DEB paketea)
  • GNU/Linux (RPM paketea)
  • MacOS X (Intel)
  • Solaris (Sparc eta x86)
  • Windows

Oraingoan gainera, hizkuntzari soilik dagokien paketeak ere eskuragarri jarri dira.

Eskuinaldeko Deskargatu esteka jarraituz (edo gainean dagoen irudian klikatuz) eskura dezakezu.

OpenOffice.org-eko erabiltzaile berria bazara Posta-zerrendak estekara joan eta harpidetu zaitez, zure zalantzak hor erantzuteaz gain inor baino lehenago jasoko baituzu azken albisteak ;)

Ah! gogoratu software librea denez nahi duzun guztiari zabal dezakezula jeitsitakoaren kopiak.

OpenOffice.orgek honako moduluak ditu:

  • Testu prozesadorea.
  • Kalkulu orria.
  • Datu-baseak.
  • Marrazketa bektoriala lantzeko tresna.
  • HTML editorea
  • Aurkezpenak lantzeko tresna.
  • Matematikazko ekuazio edota formulak lantzeko tresna.

Xuxen zuzentzaile ortografikoa ere 3.0.0 bertsiorako, eta berriagoentzako, erabilgarri dago. Xuxen eskuratzeko zoaz esteka hauerariko batera:

On dagizula!

eu-OOo taldea

Oharra: OpenOffice.org 3.0 bertsioaren interfazeko euskaraketa lanen eguneraketa eta konpilazio lanak Zundan enpresak musutruk landu ditu.

2. oharra: OOo 2.2.1 bertsioko itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, gainbegiratze-lanak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, lokalizazio-lana Zundan enpresak eta koordinazio-lana EJIEk.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak finantzatu du OpenOffice.org aplikazioaren euskaraketa.

 

 

 
Euskara
Sarrera
Softwarea
Deskripzioa
Deskargatu
CD-ROMa
Zuzentzaile ortografikoa
Proiektua
Orokorra
MEG
Laguntza lortu
Posta-zerrendak
Dokumentazioa
Nola Lagundu
Nola lagundu?
Akatsak jakinarazi
Harremanak
Posta-zerrendak
Helbideak
Bestelakoak
Kredituak
Baimenak