Barakaldori buruzko erakusketea Abellanedan

Lube motorrak

Abellanedako Enkarterritako Museoak —Bizkaiko Batzar Nagusiena da—"Barakaldo. Egileen begirada - Barakaldo a través de sus autores" izeneko erakusketea porposatzen dau hurrengo hileetarako, herri langile horren ibilbide historikoa eskainiz. Erakusketea 2010eko urtarrilera arte egongo da zabalik eta erakusgai izango dira osagai etnografikoak, kuadruak, marrazkiak eta Ezkerraldeko herri horretako erakunde edo herritarrek aurkitutako, asmatutako edo egindako pieza esanguratsuak. Erakusgaien artean, Barakaldoko Lube marka mitikoko motozikleta bazuk egongo dira.

Kideentzako bakarrik