Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Arlo sozio-ekonomikoa


Euskararen erabilera lan munduan

 

Euskararen erabilera lan munduan. Erabilera planen metodologia. 1996ko abenduaren 12an egindako mintegira aurkeztutako txostenak, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1997, ISBN 84-457-1164-4.

 

Lan-munduan euskararen erabilerari buruzko mintegian aurkeztutako txostenak jasotzen dira. Liburuaren lehen atalean enpresa pribatuetako mikroplanak jorratzen dira eta bigarrenean, aldiz, herri-administrazioko mikroplanak.

 

 

 

Euskara arlo sozioekonomikoan

 

Euskara arlo sozioekonomikoan, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1998, ISBN 84-457-1289-6.

 

Liburuxka hau enpresei, era ulergarri eta errazean, lan-mundua eta euskara elkartzeko bideak erakutsi eta eskaintzeko argitaratu da. Bertan, euskararen erabilera-planei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da: zergatik eta nola egin euskararen erabilera-planak, nolakoak diren eta horretaz non lor daitekeen informazio gehiago. Azkenik, euskarak arlo ekonomikoan jokatu behar duen paperari buruz EAEko lan-munduan ezagunak diren batzuen iritziak eskaintzen dira.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/03/08