Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Izena ematea 2009ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan


Izena ematea: martxoaren 14tik apirilaren 7ra.

Nola eman izena

Internet bidez egin dezakezu oso erraz, formulario elektronikoa betez. 

Logotipo KZguneaInternet ez dutenek, Internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea Zentroetan.

Interesa zuenak webgune honetan bertan jarritako formulario elektronikoa beteko du. Martxoaren 14an, 9:00etan, aktibatuko den eta apirilaren 7an, 24:00etan desaktibatuko den formularioan honako datu hauek adierazi beharko dira: nortasun-datuak; prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak; eta lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak.

Eskabidea Internetez bidali baino lehen, honako atal hauek arretaz irakurri:

Eskabidea bete eta Internetez bidalitakoan, eskatzaileak izena emateko eskabidearen egiaztagiria pdf formatoan ireki eta inprimatu behar du (behar izanez gero, Acrobat Reader programa deskarga dezakezu).

Nahiago izanez gero, programaren deialdia arautzen duen Aginduaren I. eranskinean jasotako eskabide orria bete, sinatu eta Eusko Jaurlaritzako Kulturako Lurralde Zerbitzuetan aurkeztu:

  • Araban: Donostia-San Sebastián 1, Vitoria-Gasteiz
  • Bizkaian: Gran Vía 85, Bilbao;
  • Gipuzkoan: Andia 13, Donostia.

Kulturako Lurralde Zerbitzuetako ordutegia: 

-astelehenetik ostegunera: 9:00 – 13:00 eta 15:00 – 16:30
-ostiraletan: 9:00 – 14:00

Izena eman baduzu,  egutegia eta gazteak hautatzeko prozesua interesatzen zaizkizu.

Bete beharreko baldintzak eta egiaztapenak

1.- Aurrehautatzen baldin bazaituzte, programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituzula egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak honako agiri hauek eskatuko dizkizu:

  • zure NANaren edo AIZaren kopia;
  • Erroldatze-agiria, 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoko udalen bateko erroldan zaudela egiaztatzen duena.
  • Bi argazki ere bai.
  • Gainera, izena emateko zure eskabidean adierazi dituzun prestakuntza eta esperientzia ere egiaztatu beharko dituzu, dagozkien tituluak eta ziurtagiriak aurkeztuta.
  • Guzti horrekin batera, izena emateko betetzen ari zaren eskabide honen egiaztagiria ere aurkeztu beharko duzu, sinatuta. Orain izena ematen amaitzen duzunean, inprimatu ahalko duzu.

2.- Azkenean hautatzen baldin bazaituzte, honako hau dioen aitorpena sinatu beharko duzu, zure erantzukizunpean: alegia, ez duzula zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dizun legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedepenetatik seigarrenaren indarrez.

 

Azken eguneratzea: 2009/04/07