Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2009/09/30
NINIAK programari esker, Euskadiko enpresek ikus-entzunezkoen nazioarteko ekitaldietan parte hartuko dute


Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea osatzen duten enpresek nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan parte hartzeko laguntza-neurriak arautzen dituen Agindua onartu du.
NINIAK programaren helburua da Euskadiko ekoizle eta banatzaile independenteei laguntza ematea nazioarteko ikus-entzunezko ekitaldietan parte hartzeko. Horretarako, bi formula erabiltzen ditu. Batetik, bidaia-poltsa moduan laguntzak ematea nazioarteko ikus-entzunezkoen ekitaldietan parte hartzen duten enpresei, eta, bestetik, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak berak NINIAK izenpeko standak antolatzea nazioarteko ikus-entzunezko ekitaldi jakinetan, bertan parte hartzen duten euskal enpresa ekoizle eta banatzaileak sustatzeko asmoz.
Lehenengo atal horretako laguntzak enpresa onuradunak ikus-entzunezkoen azoka edo jaialdi nagusienetan egin beharreko joan-etorriko gastuak, ostatukoak eta kreditazioarekin loturikoak ordaintzeko erabiliko dira, betiere 1.350 euro gainditu gabe, edo 600 euro baldin eta Kultura Sailak NINIAK standa antolatzen badu bertan.
NINIAK programari esker, ikus-entzunezko euskal enpresek -gehienak ekoizleak eta banatzaileak- aukera izan dute 2009. urtean Basque Audiovisual-en aterpean eta Eiken-ekin elkarlanean hainbat ekitalditan egoteko: MIPTV, MIF, Sunny Side of the Doc; eta hemendik aurrera ere, datorren urrian, MIPCOM-en.