Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Dantza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Koreografi Erakusketa


Koreografi erakusketa: aukera bat

  • Euskadiko koreografo eta dantzariek, gutxienezko formakuntza maila batez, dantzako pieza labur bat sortu, ekoitzi eta erakusteko erronkari aurre egin diezaioten aukera.
  • Maila profesional handiagoko proiektuetan sartzeko lanean dihardutenentzako aukera.
  • Formato laburreko sorkuntzak egin eta erakutsi nahi dituzten edota oraindik gehiago landu eta publikoarekin kontrastatu beharreko ideiekin esperimentatu nahi duten profesionalentzako aukera.


Koreografi ErakusketaUrtero aurkezten diren pertsona gehienak dantzaren mundutik datoz nahiz eta proposamenek  gero eta disziplinartekotasun handiagoa erakusten duten. Izan ere, antzerkia eta ikusmen-arteek protagonismoa hartzen dute dantza garaikidean.

Denek hilabete batzuetan zehar lan egiten dute proiektuan: dirulaguntzen deialdian aurkezten direnetik hautaketa egunera arte edota geroko biraraino kasu batzuetan.  Erakusketa esparru  egokia da sorkuntza eta ekoizpen prozesu batean kontuan hartu beharreko pauso guztiak esperimentatzeko.

Koreografoek proieturako jasotzen duten dirulaguntza ez ezik,  Euskadiko dantza garaikidearen kolektiboaren aurrean aritzeko Erakusketak suposatzen duen bultzada eta motibazioa ere oso garrantzitsuak dira.

Beraz, Erakusketaren helburua ez da hainbeste kalitate profesionaleko ikuskizun 'borobila' aurkeztea. Beharbada, dantzako kolektiboari lanean jarraitzeko eta ideia berriak azaltzeko aukeran datza bere baliorik handiena,  baita publikoari Euskadiko dantzaren egoerari pultsua hartzeko eta alor honetan diarduten pertsonen ideiei jarraitzeko aukeran ere.  

Azken eguneratzea: 2006/05/11