Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

2009ko ekitaldian zehar fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak emateko deialdia egitea eta horretarako baldintzak ezartzea. Laguntzok 2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Euskal Autonomi Erkidegoko areto komertzial batean estreinatu diren fikziozko eta animazioko film luzeak eta sortze-dokumentalak hartuko dituzte.


Nori Zuzendua

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzeko, beharrezkoa izango da pertsona juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikusentzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.


Diru kopurua

295.000,00 €


Araudia

EHAA  2009ko irailaren 2koa


Harremanak norekin

Luis Angel Agirre:

Tlf.: 945 016934


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009-09-3tik 2009-10-2ra


Eskabideak aurkezteko lekua

Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.

Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)

Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.

Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.

 


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Bost hilabete eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak (188 Kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.