Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Musika

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskal Herriko Gazte Orkestra


Euskal Herriko Gazte OrkestraEuskal Herriko Gazte Orkestra ( E.G.O.) 1997. urtearen hasieran Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eratu eta sustatutako taldea da, herrialde honetako gazte instrumentistei prestakuntza musikal orkestralerako bidea eskaintzeko asmoz. Horretarako fundazio bat eratu zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila sortzaile izanik eta BBB Fundazioa, KUTXA fundazioa eta Caja Vital Fundazioa Atxikitako Babesle.

Ia erabat Euskal Herrian jaiotako edo bertan bizi diren gazteek osatutakoa, EGOk bi lan-denboraldi planteatzen ditu, udako eta neguko oporraldien inguruan garatzen direnak euskal geografiaren hainbat lekutan. Denbora-tarte honetan, EGOko kideek nazioarteko ospea duten irakasleekin lan egiteko aukera dute, esperientzia interesgarria eskuratuz orkestraren eta ganbara-musikaren arloan. Lan-denboraldi hauen amaieran EGOk hainbat kontzertu planifikatzen ditu gonbidatutako irakasleek eta bere zuzendari artistikoak, Juan José Ocónek, alegia, eginiko lanaren erakusgarri.


Zuzendaria
Juan José Ocón

Beste Zuzendariak
Juanjo Mena
Enrique Ugarte

Web
http://www.egofundazioa.org/