Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Ikusentzunezkoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Niniak Programa


Logotipo:"Creamos y difundimos cultura"NINIAK,Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak "MEDIA Antena Euskal Herria" bulegoaren laguntzaz garatutako eta bultzatutako sustapen-programa da. Bere helburua da ikusentzunezko merkatu garrantzitsuenetan EAEko ikusentzunezko industria osatzen duten ekoizle eta enpresa banatzaileen partaidetza sustatzea.

Zuzendaritzak bere sustapen-programa guztietan erabiltzen duen "Kultura sortzen eta sustatzen" lelopean, NINIAK programak Euskadin sorturiko ikusentzunezkoen ekoizpen berriena bultzatu du nazioartean 2001. urtetik hona, bai eta merkatu tematikoetan animazio eta enpresa dokumentalen partaidetza ere (adibidez, Annecy-ko "MIFA" eta Marsellako "Sunny Side of the Doc"), eta beste nazioarteko ekialdietan profesionalen partaidetza ere bai

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren  2006ko irailaren 20ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia egiten du