Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Musika

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Orquesta Sinfónica de Euskadi


Euskadiko Orkresta Sinfonikoaren LogotipoaBere 25.urteurrena betetzeko urte bete baino gelditzen ez denean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Espainian erreferentziazko diren talde sinfonikoetariko bat bilakatu da. Euskadiko kultura eta gizarte zereginean erabat finkaturik dago, horren adibide bere kontzertuetara abonaturik dauden 7.000 pertsonek baino gehiagok osatzen duten oinarri sendoa, bere historiako babes handienarekin abonatuei dagokionez, %92ko okupazioarekin eta 151.150 ikusle izan ditu 2005ean, musika klasikoaren arloan Euskadin ikusle gehien jasotzen dituen musika entitatea bilakatzen da Euskadiko Orkestra. Nazioarteko hainbat bira burutu du, jaialdi ezberdinetan  erregularki esku hartzen du, kontzertu-jarduera hezkuntzarenarekin osatzen du, haurrei zuzenduriko egitarau didaktikoak antolatuz. Bestalde, ugaria da Orkestraren disko-ekoizpena, bere arreta nagusiki euskal konpositoreen obra sinfoniko zabala ezagutzera ematean jartzen duelarik.

 150.000 ikusleen zifra antolatzen dituen edo denboraldian zehar parte hartzen duen 100 kontzertu baino gehiagoren emaitza da. Izan ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aktibitate bizia eta bariatua garatzen du eta emankizun guztietan jarraipen zabala eta publikoaren aldetik harrera beroa izaten du.

Antolaketa planteamenduak Orkestra moldakor bati buruz hitz egitea garamatza, programatzen den musika formatuetara egokitzeko gaitasunarekin, abonu kontzertuetatik hasi, operaraino, Miramoneko Matinéeak, Musika Familian zikloko kontzertuak, diskoen irarketak, birak; eta formatu hauetako bakoitza gauzatzen den agertokietarako, Donostia, Bilbo eta Iruñeako auditorioak eta Gasteizko Principal Antzokia, Euskalduna Jauregiko fosoa, Orkestraren Miramoneko egoitza, eta nazioarteko hainbat biretan hartu gaituzten kontzertu areto garrantzitsuak
  

Azken eguneratzea: 2006/04/06