Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2009/09/21
Kultura Sailak 3.500 pertsona gonbidatu ditu 'Kulturaren Atari Interaktiboa' aurkezteko
Bileren helburua kultura-eragileen iritziak jasotzea eta egitasmoaren garapena aberastea da
 Kultura Sailak 3.500 kultura-eragiletik gora gonbidatu ditu, "Euskal kulturaren atari interaktiboa" aurkezteko eta egitasmoaren gaineko iritziak jasotzeko. Bilerak datorren ostegunean hasiko dira, irailaren 17an, eta kulturaren arloko profesional nagusiak eta erakundeak bildu nahi genituzke.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean hilabete batzuk daramatzagu Euskal Kulturaren Atari Interaktibo berria garatzeko lanean. Atari hau, Kulturaren Euskal Planaren eta Euskadi Informazio Gizartean Planaren baitan kokatzen da. Honela jakinarazi zuen Blanca Urgell Kulturako sailburuak joan den ekainean Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean izan zuen agerraldian. Atari hau Euskal Autonomia Erkidegoko hiritar orori dago zuzendua, baita kulturaren sektorean lanean diharduten profesionalei ere.

Atari Interaktibo berri honek leiho bat zabaldu nahi dio euskal kulturari bere ikusgarritasuna eta erabilerraztasuna sustatzeko. Beraz, euskal kulturaren jarduera ezberdinen hedapenerako eta informaziorako ezinbesteko erreferentzia izan nahi du.

Lehen definizio fasea bukatu ostean, elkarren arteko komunikazio eta hausnarketa prozesu bati ekiteko unea dela iruditu zaigu. Horregatik, gure asmoa proiektua euskal kulturaren eragile ezberdinekin alderatzea da. Izan ere, gure ustez, ezinbestekoa da EAEn euskal kulturaren alde diharduten eragile guztiokin batera lan egitea proiektu honek behar duen sendotasuna lortzeko. Horregatik, 3.500 pertsonatik gora gonbidatu ditugu, datozen asteotan hainbat bilera egiteko, besteak beste, kultur arloko eragileekin eta erakundeekin proiektuaren inguruko xehetasunak ezagutarazteko asmoz, bere egoeraren berri emateko eta, aldi berean, eragile ezberdinen parte-hartzea sustatzeko.

Zehazki, lau bilera egingo ditugu: bat Donostian (irailaren 17an), bi Bilbon (irailaren 23an eta 28an), eta beste bat Gasteizen (urriaren 1ean). Emaitzak kulturklik.net webgunearen bitartez jakinaraziko ditugu (http://kulturklik.net).