Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Dantza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Dantza tradizionala


Sarrera

Dantzaria
Argazki eta testuen egilea: Emilio Xabier Dueñas

Kultura bakoitzak berezkoak dituen ezaugarriak eta izaera du eta babestu egin behar ditu. Era berean, kultura bakoitzak orokorrean finkatutako gizarte-konnotazioak ditu.

Gizarte-mailako aldaketak handiak badira ere, tradizioak mantendu egiten dira eta belaunaldi berrien adorea tradizioei eusteko bideratzen da. Dena den, ohiturak modu batean zein bestean suspertu nahi izateak neke eta ahalegin handia eskatzen die ahalegin horretan diharduten pertsonei.

Herriko jaietan, auzokoetan zein leku pribatuetan dantza folklorikoak, tradizionalak, herrikoiak, erritualak, ludikoak, erlijiozkoak eta abar egiten dira. Dantza hauek, oro har, melodia jakin baten sonean irudikatzen diren gorputz-adierazpen erritmikoak dira.

Azken eguneratzea: 2006/03/24