Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Literatura

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadi Literatura sariak

Literaturaren olatuak

Cartel Premios Literarios Euskadi

Literatura lehertzen den olatu bat bezala ikusten dut. Itsasoak isurtzen dituen olatu guztiak ezberdinak direlako, horregatik dira bereziak eta hain xarmantak. Bakoitza bere kulunka, indar eta koloreekin. Berdin gertatzen zait liburu bat irakurtzen dudanean. Badira sutan lehertzen diren haitzetako olatu liburuak, hondartzetako olatu liburuak, ondar gainean apar eta hareazko marrazki jostalariak egiten dituztenak, ibaietan gora bizitzaren iturrien bila menturatzen diren olatu ausartak. Erraldoi izandako olatu txikiak. Olatu ameslariak haizearen mende. Orain noraezean egonda ere etsi ez dutenak. Bai, lehertzen diren uhinak bailiran ikusten dut literatura, bere istorioen zipriztinak utziz, bere patuarekin kezkan, bere txanpan noala bere marruma entzunez eta kresala, munduko lurrinik onena, sentituz eta, batzuetan hunkituz, nere bihotzeraino iritsiz.

Urtero urtero, Euskadi Literatura Sariek olatu horiek dakarzkigute. Euskadi Sarien xedea, argitaratutako literatura lanen artean kalitaterik handienekoei eta beren egileei merezi duten ospea eskaintzea da eta idazlanen, egileen eta oro har Euskal Herriko literaturaren sustapena eta hedapena bultzatzea. Pello Añorgaren Jenio gaiztoa liburuko Lola protagonistaren antzera, olatuek zirrarak eta jakin-mina sortzen didate, irakurtzen jarraitzeko. Manu Leguinecheren El club de los faltos de cariño bizipozez beteriko olatua da, munduaren berri jakiteko gosea kutsatzen didana. Aldiz, Josu Zabaletak gaueko uhin gezurtiak dakarzkigu Gaueko gezurrak lanaren itzulpenarekin. Eta Antzararen bidean, Jokin Muñozek azaletik ezagutzen dugun olatua, barnetik erakusten digu.

Hona hemen, euskal literaturaren aurtengo olaturik onenak. Txanpa on!

Miren Azkarate Villar
Consejera de Cultura

2008ko Euskadi Literatura sariak

Antzararen bidea - azal-orria
Euskarazko literatura
Antzararen bidea
Jokin Muñoz
El club de los faltos de cariño - portada
Gaztelaniazko literatura
El club de los faltos de cariño
Manuel Leguineche
Jenio gaiztoa - portada
Haur eta gazte literatura
Jenio gaiztoa
Pello Añorga
Gaueko gezurrak - at
Literatura itzulpen onena
Gaueko gezurrak
Josu Zabaleta


Beste edizioak

[2001 - 2008] | [1991 - 2000] | [1982 - 1990]

Irabazleen zerrenda