Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2009/07/14
Euskara-ikasleentzako dirulaguntzak handituko ditu Eusko Jaurlaritzak
Helburua da diruz laguntzea euskara-maila egiaztatu dutenen ikasketa-kostuaren %75

Aurten Eusko Jaurlaritzak 1.850.000 euro erabiliko ditu, 2008/09 ikasturtean HABEn edo zentro homologatuetan euskara-maila egiaztatzeko azterketak gainditu dituzten ikasleei laguntzeko. Laguntza horiei esker, 3.900 ikasleren ikasketa-kostuaren %75 ordaindu nahi da.


Aurtengo urterako aurrekontuaren negoziaketaren ondorioz, euskara-maila egiaztatu duten ikasleentzako diru-kopuruak gora egingo du aurten, eta 1.850.000 euro izango dira, lehengo 1.300.000 euroen aldean. Laguntza handiagotze honek bi helburu bete nahi ditu. Batetik, aurre egitea euskara-maila egiaztatuko duten ikasle-kopuruaren hazkundeari (3.900 inguru, aurreikusitakoaren arabera), eta, bestetik, ikasle bakoitzak euskara ikasten batez beste gastatutakoaren %75 berreskuratzea.


Dirulaguntza 2009ko irailaren 8tik urriaren 7ra bitartean eska daiteke, ohi den bezala, Internet bidez. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da emandako laguntza guztiak 2009. urtea amaitu aurretik ordaintzea.


2008ko apirilaren 8tik 2009ko abuztuaren 31 bitartean euskaltegiren batean matrikulatuta egon diren ikasle guztiek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta HABEren euskara-maila edo beraien baliokideak egiaztatzen badituzte 2008ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31ra arteko epean. Horretaz gainera, matrikula-gastuak ikasleek berek ordainduak izan behar dira laguntzak jaso ahal izateko.