Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura ondarea

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kultura Ondarearen Zuzendaritza

 

Titularra: José Luis Iparragirre Mujika
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019470 Ext. 19470
Faxa945019491


Egitekoak

1.– Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzak dekretu honen 8. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, euskal kultura ondarea zaintzea, aberastea, babestea, zabaltzea eta sustatzea xede duten arloetan, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen eta hori garatzeko emango diren xedapenen arabera.

2.– Egiteko horiek gauzatzeko ondorengo zerbitzuak ditu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak:

 - Kultura Ondarearen Zentroa
 - Museoen Zentroa
 - Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa (Irargi).
 - Liburutegi Zerbitzua.

2.1.– Hauek izango dira Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren egitekoak:

  • a) Euskal Kultura Ondarearen Dokumentazio Zentroaz arduratzea.
  • b) Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistroa eta Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusia zuzentzea eta kudeatzea, horien antolaketa eta funtzionamendu araudian xedatutakoaren arabera. Erakunde horiek uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bitartez sortu ziren.
  • c) Kultura Ondarea hedatzeko lanak antolatzea, erakusketen eta argitalpenen bitartez.
  • d) Euskal Kultura Ondarea ikertzeko eta arloko espezialistak prestatzeko neurriak diseinatzea eta kudeatzea.
  • e) Eusko Jaurlaritzako sailei, foru aldundiei eta udalei laguntza ematea eta horiekin lan egitea, Euskal Kultura Ondarea babesteko jarduerak eraginkorrak izan daitezen.
  • f) Euskal Kultura Ondarearen inguruan egiten diren kontsultei erantzutea eta herritarrei informazioa ematea.
  • g) Ondasunak monumentu/monumentu multzo izendatzeko edo Kultura Ondasunen artetik ateratzeko eta Balizko Arkeologi Guneak mugatzeko espedienteak izapidetzea.
  • h) Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legea garatzeko xedapenak eta Kultura Ondarea hobeto babesteko eta gordetzeko jarraibide orokorrak proposatzea eta, hala badagokio, lantzea.
  • i) Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordean parte hartzeak dakartzan lanak burutzea.
  • j) Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza planeamenduari eta lurralde antolamenduari buruzko agiriez irizpena ematea, hala dagokionean.
  • k) Euskal Kultura Ondarea gordetzeko, aberasteko, babesteko, hedatzeko eta sustatzeko helburuarekin aurrekontuetan dagoen ehuneko bateko erreserbatik datozen funtsak erabiltzeko irizpide materialak proposatzea eta sailak dituen eskumenak gauzatzea.
  • l) Sailkatutako eta inbentariatutako kultura ondasunen erosle-lehentasuneko eta atzera eskuratzeko eskubide-espedienteak izapidetzea. Eskubide horiek Eusko Jaurlaritzak beretzat edo bestelako erakunde publikoentzat zein irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeentzat erabili ahal izango ditu.
  • m) Euskal Autonomia Erkidegoko material arkeologikoaren gordailua kudeatzea.
  • n) Kultura ondarearen alorreko zehapen-espedienteen instrukzioa egitea, betiere zehapena jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoei badagokie.

2.2.– Hauek izango dira Museoen Zentroaren zereginak:

  • a)Museoen inguruko politika eta horren lehentasunak diseinatzea eta antolatzea.
  • b)Euskadiko Museoen Sistema Nazionala kudeatzea.
  • d)Sisteman sartutako museo eta bildumen funtzionamendua koordinatzea, esleiturik dituzten helburuak bete ditzaten.
  • e)Museo eta bildumen antolamendua eta zerbitzuak ikuskatzea, indarrean dagoen legeria betetzen dutela ziurtatzeko.
  • f)Beste administrazio eta museoekin lankidetzan jardutea, Euskal Autonomia Erkidegoko museoen eta haien funtsen azpiegitura hobetzeko.
  • g)Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa antolatu, eguneratu eta kudeatzea.
  • h)Museo eta Bildumetako Inbentario Orokorra antolatzea eta eguneratzea.
  • i)Museo-ondarearen erregistroari, dokumentazioari eta babesari dagozkion arau teknikoak ematea.
  • J)Museoak inguruneko kultur jardueretan txertatzea. Horretarako, lankidetza sustatuko da ikastetxeekin, ikerketa-zentroekin eta museoen helburu eta jarduera berdintsuak dituzten erakunde eta fundazioekin.
  • k)Museoetako langileen prestakuntza etengabe sustatzea.
  • l)Sisteman sartuta dauden museo eta bildumei aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea, haien helburuak hobeto bete ditzaten.

2.3.– Hauek izango dira "Irargi" Dokumentu Ondarearen Zentroaren zereginak:

  • a) Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legearen bidez sortu zen Euskadiko Museoen Sistema Nazionala dela-eta, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartu zituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak ezartzen dizkion egitekoak gauzatzea.
  • b) Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuen kudeaketa-jarduerak koordinatzea.
  •  c) Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuetako agirien tratamendua eta hedadura normalizatzea eta irizpideak finkatzea.
  • d) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo horri buruzkoak diren artxibo publiko zein pribatuetako funtsetan dagoen informazioaren deskribapena eta hedadura sustatzea.
  • e) Ondare bibliografikoaren eta artxiboen alorrean diren beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
  • f) Kultura ondareari buruzko politikaren esparru orokorraren barruan, ondare dokumentalari eta artxiboei buruzko berariazko politika diseinatzea eta kudeatzea.
  • g) Euskal Autonomia Erkidegoko ondare dokumentalaren eta artxiboen balioari buruzko kontzientzia sozial eta kolektiboa bultzatzeko neurriak aztertzea eta proposatzea eta gai horretako prestakuntza eta hezkuntza sustatzeko behar diren erakundeekin lan egitea.

2.4.– Hauek dira Liburutegi Zerbitzuaren zereginak:

  • a) Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortutako Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalari dagozkion egitekoak garatu eta gauzatzea.
  • b) Jabetza Intelektualaren Erregistroaren eta hori kudeatzeko erakundeen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen egitekoak betetzea.
  •  c) Legezko Gordailuaren eta ISBNaren alorretan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen egitekoak betetzea.
  • d) Euskal produkzio bibliografikoa eta euskararen eremukoa biltzea, gordetzea eta zabaltzea.
  •  e) Euskal bibliografia nazionala eta ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa egitea.
  • f) Liburutegietan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea.
  • g) Ondare bibliografikoaren eta liburutegien alorrean diren beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
  • h) Liburutegien eta ondare bibliografikoaren alorreko politika kudeatzea. Horretarako, beharrezko diren proiektuak sustatu, bultzatu eta zuzenduko dira.
  • i) Sistema osatzen duten liburutegietako funtsen bibliografia erreferentziak bilduko dituen katalogo kolektiboa diseinatzea eta kudeatzea.
  •  j) Liburutegien alorrean euskararen erabilera normalizatzeko zer egin behar den ikertzea eta zehaztea.
  • k) Sistema osatzen duten erabilera publikoko liburutegientzat jarduteko eredu izango diren irizpide teknikoak eta jarraibideak ezartzea.
  • l) Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala osatzen duten liburutegien arteko lankidetza koordinatzea, liburutegietako baliabideak hobeto aprobetxatzeko.
  •  m) Liburutegietan ematen diren zerbitzuak ebaluatzeko tresnak diseinatzea eta kudeatzea eta lortutako datuak aztertzea; ondoren, liburutegiei beren ahalmenak ondoen aprobetxatzeko metodologia eskaintzeko.
  •  n) Erabilera publikoko liburutegietan lan egiten duten pertsonen profila zehazteko eta prestakuntza bultzatzeko behar diren neurriak zehaztea.

3.– Kultura Sailari atxikita dauden aldetik, ondorengo kide anitzeko organoen egitekoak gauzatzea:

  • a) Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea, urriaren 23ko 284/1990 Dekretuak arautua.
  • b) Euskadiko Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordea, martxoaren 26ko 62/1996 Dekretuak arautua.
  • c) Dokumentu Ondarearen eta Artxiboen Aholkularitza Kontseilua, azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak arautua