Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Bereziak / Especiales

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

EGURALDIA

Buletin ofiziala

2009/10/13 - ASTEARTEA

Asteartea eguzkitsu datorkigu, baina fresko antzean joango da eguna. Ekialdeko haizeak erratzarena egingo du eta zerua txukun ikusiko dugu. Goizean goiz lanbroa eta behe-lainoa sortuko dira ibar itxienetan, baina goizak aurrera egin ahala jaso eta zeruan urdina nagusituko da. Ekialdeko haize finak traba egingo dio eguzkiari eta ez dio utziko tenperaturari gehiegirik igotzen, 17-19 ºC-ren bueltan errendituko da.

Bilbo Min.12º / Max.19º Iruña Min.7º / Max.18º
Donostia-San Sebastián Min.11º / Max.17º Arrasate Min.8º / Max.17º
Vitoria-Gasteiz Min.8º / Max.17º Laguardia Min.6º / Max.20º

2009/10/14 - ASTEAZKENA

Asteazkenean ez dugu aldaketarik espero behar. Ohiko bailaretan, behe-lainoarekin hasiko dugu eguna eta egunsenti fresko samarra izango dugu, goizean goiz tenperatura nekez iritsiko da 9-10 ºC-ra. Behe-lainoa desegin ostean, zerua oskarbi egongo da eta eguzkiaz gozatzeko egun aproposa izango da. Eki/ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da eta tenperaturak freskotik jarraituko du. Hegoaldean tenperatura izotz puntura hurbil daiteke.

Bilbo Min.8º / Max.18º Iruña Min.5º / Max.18º
Donostia-San Sebastián Min.9º / Max.16º Arrasate Min.6º / Max.17º
Vitoria-Gasteiz Min.4º / Max.17º Laguardia Min.4º / Max.19º

2009/10/15 - OSTEGUNA

Ostegunean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Goizean goiz lainoa sortuko da, baina hau desegin ostean giro eguzkitsua geratuko zaigu; hori bai, noizean behin Bizkaiko golkoan sortutako behe-lainoak kostaldeko zerua ilundu dezake. Tenperatura maximoak gutxi jaitsi eta 14-17 ºC bitartean geratuko dira; minimoek, aldiz, gora egingo dute apur bat.

Bilbo Min.9º / Max.15º Iruña Min.5º / Max.13º
Donostia-San Sebastián Min.8º / Max.14º Arrasate Min.6º / Max.15º
Vitoria-Gasteiz Min.5º / Max.14º Laguardia Min.5º / Max.15º
6 EGUNETAKO JOERA
2009/10/13
ASTEARTEA
2009/10/14
ASTEAZKENA
2009/10/15
OSTEGUNA
2009/10/16
OSTIRALA
2009/10/17
LARUNBATA
2009/10/18
IGANDEA
Oskarbi Oskarbi Hodei gutxi Hodei gutxi Hodeiguneak Hodei gutxi
Tenperatura egonkorra Tenperatura egonkorra Tenperaturaren beherakada Tenperaturaren beherakada Tenperatura egonkorra Tenperatura egonkorra
Haize ahula Haize ahula Haize ahula Haize ahula Haize ahula Haize ahula