Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteria

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritza

 

Titularra: Ignacio Rodríguez Puertas
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019475 Ext. 19475
Faxa945016935


Egitekoak
  • a) Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak gizarteratzeko jarduerak bultzatzea.
  • b) Gazte-politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.
  • c) Gazteriaren egoerari buruzko informazioa eta dokumentazioa jasotzea eta zabaltzea eta arlo horretan interesgarri iritzitako ikerketak eta azterlanak egitea.
  • d) Sektore horietan, haur eta gazteentzako politikari, gizarte garapenari eta aisiari buruzko beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
  • e) Sustapen soziokulturalerako planak lantzea, eta hezkuntza, kultura eta gizarte ikuspegietatik aisialdia sustatzeko egitasmoak burutzea.
  • f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zuzeneko jarduerak burutzea arlo hauetan:
    – Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpe-etxeak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.
    – Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.
    – Gazteriari eta gizarte ekintzari dagokienez bete beharreko gainontzeko zeregin guztiak.
  • g) Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak ematen dizkieten zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea eta horien prestakuntza bultzatzea.
  • h) Boluntariotza eta komunitate-garapena sustatzea eta haur eta gazte elkarteen sorrera bultzatzea.
  • i) Guztion intereseko jardueretan, Estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea.
  • j) Gazte-politika integralen garapena eta jarraipena egiteko Gazteriaren Euskal Behatokiaren egitekoak gauzatzea.

– Otsailaren 2ko 14/1988 Dekretuak araututako Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzari atxikita egongo da.