Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteria

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Nazioarteko txartelak: Gazte-txartela, ikasle-txartela, irakasle-txartela, Go-25 txartela eta aterpekide-txartela


Txartelak Txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta beherapenak mundu osoan goza ditzakezu. Txartel horiek, besteak beste, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketak merkeago egiteko aukera eskaintzen dizute.

  • Gazte-txartela
    Gazte-txartelaGazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan balioa izateaz gain, Estatu espainiarrean ere balio du. Horrez gain, Europa ko 34 herrialdeetan ere goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez. Oraindik ez baduzu, ez galdu denbora eta eskatu Gazte-txartela Gazteaukeran eta pasatu Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBK, Vital Kutxa edo Kutxa-ren edozein bulegotatik.

  • Nazioarteko Ikasle-txartela edo ISIC (International Student Identity Card)
    ISIC txartelaISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: Dedikazio osoz ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela on line eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.


  • Nazioarteko Irakasle-txartela edo ITIC (International Teacher Identity Card)
    ITIC txartelaITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan abantailak izango dituzu. Eska ezazu ITIC txartela on line eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.


  • Nazioarteko Go-25 txartela edo  o IYTC (International Youth Travel Card)
    Go-25 txartelaGo-25 txartela 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu. Eska ezazu Go-25 txartela on line eta eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.


  • Nazioarteko Aterpekide-txartela
    Aterpekide txartelakAterpekide-txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai abantailak mundu osoko aterpetxeetan. Eska ezazu aterpekide-txartela on line eta Gazte Informazio bulegoetan edo aterpetxeetan eskuratu.

 

[Estekak:
Gazte Informazio Bulegoak // Gazte Aterpetxeak // Beste txartel batzuk:  
IT txartela (ezagutzak informatika alorrean), Europako Osasun Txartela (asistentzia Europan),  osasun txartel indibidualaONA txartela (hainbat zerbitzutarako)]

Azken eguneratzea: 2008/11/25