Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

  

NINIAK 2009.  Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea   Niniak programaren xedea da EAEko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen partaidetza babestea, 2009ko ekitaldian zehar, nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan, bai eta ikus-entzunezkoen euskal sektorea kanpoan hedatzeko hainbat jarduera sustatzea.
Nori Zuzendua 

 Honako hauek parte hartu ahal izango dute Niniak programan:

a) Ekoizpen enpresak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ekimena izan eta ikus-entzunezko obra egiteko erantzukizuna hartzen badute eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko ekoizpenari dagokion epigrafean alta emanda badaude.

b) Enpresa banatzaileak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ikus-entzunezko obrak merkaturatzen badituzte eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko banaketari dagokion epigrafean alta emanda badaude.


Diru kopurua 

26.500 €


Araudia   

EHAA 2009ko urriaren 13koa


Harremanak norekin 

Manu Galarraga

Tlf.: 945 016 941


Erantsi beharreko agiriak   Eranskinetan eskatzen dena
Eskabideak Aurkezteko Epea    2009-10-14tik 2009-11-13ra
Eskabideak aurkezteko lekua  

Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.

Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)

Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.

Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa  

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena.


Egitura Atal Ebazlea  

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea  Sei hilabeteko epea deialdia agertzen denetik aurrera zenbatuta.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak   

Ikusi artxiboa (84 Kb)


Bestelako Agiriak  

Ez dago


Oharrak  

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.