Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Dokumentu historikoen funtsak digitalizatzeko dirulaguntak . 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Xedea 

Euskal dokumentu-ondarea eta euskal bibliografia ondarea -bereziki 1950. urtea baino lehenagoko aldizkako euskal argitalpenak- digitalizatzeko proiektuei diru-laguntzak emateko modua ezartzea. Proiektu horiek honakoa jaso beharko dute:

 a) Betirako gordeko den artxibo digitala sortzea.

 b) Kopia digital bat sortzea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren mendeko web-orrialdeetan hedatzeko.

 


Nori Zuzendua

Artxibo-funtsen eta dokumentu-bildumen titularrek, publikoak nahiz pribatuak izan.


Diru kopurua

 

(400.000 €)

Araudia

EHAA (pdf, 160 Kb) 2009ko abuztuaren 26koa


Harremanak norekin

 

Borja Aginagalde:

Tlf.: 943-762840


Erantsi beharreko agiriak

Eeranskinekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:

 a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.

 b) Programa bakoitza azaltzeko memoria.

 c) Diruz lagunduko den programa bakoitzaren aurrekontua.

 d) Zerga-betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.

 e) Ordainketa gauzatu ahal izateko dokumentazioa, edo "Datuen alta/Hirugarren interesduna" inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: "Datuen alta/Hirugarren interesduna" fitxa, Agindu honen II. eranskinaren ereduari jarraituz.

 f) Zinpeko aitorpena, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen duen zehazpen administratibo edo penalik ez duela eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ez duela ziurtatzen duena.

 4.- Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, artikulu honen 1. zenbakiko b), c), d), e) eta f) idatz-zatietan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:

 a) Eskabidea egin duenari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa-agiriaren kopia soila edo, hala badagokio, estatutu arautzaileena eta, hala badagokio, dagozkion erregistroetan izena emanda duela erakusteko egiaztagiria.

 b) Pertsona juridikoaren legezko ordezkari jardunez gero, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANaren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.

 c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.


Eskabideak aurkezteko lekua

Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.

Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)

Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.

Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.

 


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

 

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea

 


Ebazteko epea

Ebazpenak hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaizkie, banan-banan, interesdunei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ikusi artxiboa (60 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.