Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erabilerraztasuna


Herri Administrazioak herritar guztiek duten erabilerraztasunerako eskubidea bermatu behar du, bai mundu fisikoan bai birtualean, arazo fisiko, sentsorial edo kognitiboak jasan badituzte ere.

Mundu birtualari dagokionez, kontuan hartu behar da, gainera, ezintasunen bat duten erabiltzaileek osatzen dutela, beste guztien artean, on line zerbitzuak erabiltzeko interes handienetakoa duen publikoa, izapideak egiteko administrazio bulegoetara joatea eragozten dien mugitzeko arazoak izan baititzakete.

Europar Batasunak, Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko ebazpenean, estatukideak bultzatzen ditu eduki digitalak erabilerrazak izateko beharra kontuan har dezaten eta, gomendio horri jarraituz, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen du herri administrazioek beharrezko neurriak hartuko dituztela, 2005eko abenduaren 31 baino lehen, bakoitzak bere Internet orrietan eskuragarri duen informazioa ezintasunaren bat duten pertsonek eta adinekoek erraz eskura dezaten, oro har aitortuta dauden edukiarekiko erabilerraztasun irizpideei jarraituz.

Helburu horri jarraituz, Eusko Jaurlaritzak ezarri egin du "euskadi.net" delakoaren menpe dauden web gune edo atari guztiek W3C (World Wide Web Consortium) partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) jarraibideen lehentasunezko lehen maila, gutxienez, bete beharko dutela.

Irizpide horren ildotik, euskadi.net izeneko web berri honen diseinua aipatutako WAI ekimen horren erabilerraztasunaren jarraibideak kontuan harturik egin da.

Horretarako, orriak programatu eta maketatu dira XHTML eta CSS2 kodeketa lengoaiak erabiliz, horien bitartez horien erabilgarritasuna hobetzen baita, bai minusbaliotasunik ez dutenentzako bai minusbaliotasunaren bat dutenentzako ere. Halaber, lengoaia hauek erabiliz nabigazio argiagoa eta irmoagoa lortzen da, orriak bistaratzeko erabiltzen den gailua edozein izanda ere.

Erabilerraztasuna hobetzeko hartu diren neurri nagusien artean, honako hauek daude:

  • Irudiak. Testu moduko ordezko bertsioak sartu dira.
  • Testuaren tamaina. Erabili diren letra motek neurri erlatiboak dituzte, horrela, erabiltzaileak horien tamaina kontrola dezake erabiltzen ari den nabigatzailetik.
  • Diseinua, nabigazioa eta interaktibitatea. Nabigazio koherentea lortu nahi izan da web gune osoan, orri guztietan egiturazko eskema berdinei jarraituz. Horrez gain, orrien edukiak eskuratzeko zuzeneko loturak sartu dira eta gunearekin interakzio lortzeko ez da Javascript delakoa erabili. Era berean, informazioa eta bere aurkezpen grafikoa banatu egin dira, nahi duten erabiltzaileek edukietatik abiadura handiagoarekin nabiga dezaten, estilo orrien behera kargatzeko aukera beraien nabigatzailean desgaituz.

Dena den, euskadi.net delakoaren aurreko bertsioan zeuden edukien zati handi batek ez zituen betetzen erabilerraztasunerako jarraibideetako batzuk. Horietako batzuk euskadi.net berrirako migrazio aldian zuzendu dira jada. Guztiak erabilerrazak izateko helburu duen gainontzeko edukien egokitzapena, mailaka egingo da datozen hilabeteetan, euskadi.net delakoak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzuetarako erabilerraztasunaren etengabeko hobetze dinamikari jarraituz.

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa