Egitekoak
- a) Euskara normalizatzeko eta hizkuntza ondarea aberasteko ekimen pribatuak sustatzea .
- b) Euskarak edozein gizarte-arlotan duen erabileraz edo bizi duen egoeraz gizartea sentiberatzeko kanpainak edo neurriak garatzea eta koordinatzea.
- c) Bide-seinaleetan eta hizkuntza-paisaian, oro har, toponimia normalizatzeko jarduerak gauzatzea, betiere Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Berariazko Batzordeari ez dagozkionak.
- d) Euskararen corpusa estandarizatzea eta modernizatzea, beti ere Euskararen Aholku Batzordeak horretarako bideratzen dituen beste egintzak ezertan urratu gabe.
- e) Euskalterm Terminologia-banku publikoa kudeatzea eta euskarazko terminologiaren inguruan lanean ari diren erakundeekiko lankidetza sustatzea.
- f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzea, eta eremu horretan euskara presente egon dadin beharrezkoak diren proposamenak egitea eta kudeatzea.
- g) Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) Kultura Sailari atxikita egoteak Sailari dakarzkion zereginak burutzea.
- h) Bere kabuz edo beste batzuekin elkarlanean, berez esleiturik duen egiteko nagusia betetzeari begira bideratutako beste edozein jaduketari ekitea.
|